LIGA VASCA FEMENINA - JORNADA 1

Beasain - 3



Gasteizko Neskak - 5




PARTIDOS 2014-2015




Iazko mamuak agertu dira Igartzan

06 de Octubre de 2014 - beasaingoneskak.wordpress.com

 

Denboraldiko lehenengo norgehiagoka jokatu zen igandean Igartzan. Beasaingoak Gasteizko Neskak zituzten aurkari eta partida ondo hasi bazen ere hiru puntuak gasteiztarrentzat izan ziren, 3-5eko emaitzaz. Norgehiagoka garbia izan zen bi taldeen artean eta Gasteizko Neskek eskatuta minutu bateko isilunea egin zen jokalari baten familiako bat zendu baitzen. Gainontzean ez zen inolako trabarik egon 90 minutuetan.

 

Partidari dagokionez lehenengo zatiaren hasiera lasaia izan zen bi taldeentzat. Beasaindarrek hegalak aprobetxatu zituzten Gasteizko Nesken atera iristeko. Arabarrek aldiz aurkarien bizkarra bilatu nahi zuten joko aldaketen eta baloi luzeen bitartez biana ondo mozten zuten bi taldeek aukera garbirik sortu gabe. Zelaiaren hiru-laurdenen inguruko falta batek aldiz Beasainen lehenengo gola ekarri zuen, Irati Acostak ukitu eta Ainhoaren erremateaz. Lehen zati erdian, Ane Muruamendiarazi sarrera gogor bat egin zion Gasteizko hegaleko jokalariak eta horrek atsedenaldian ustekabeko aldaketa bat egitera behartu zuen etxeko taldea.

 

Bigarren zatian ordea iazko arazo berarekin topatu ziren beasaindarrak, izan ere lehenengo minutuetan Gasteizko Neskek baloia menderatu eta bederatzi minututan hiru gol egin zizkieten. Beasaindarrak burumakur, arabarrek markagailuko tartea handitu zuten 1-4ekoa jarriz. Baina aldaketen ondorioz, beasaindarrak distantziak murriztu zituzten. Partida aurrera zioan eta bi taldeek izan zituzten aukerak, gasteiztarrek beren bosgarren gola sartu zutelarik. Azkenik, etxekoek azken gola sartu zuten partida amaitzeko minutu baten faltan.

 

Emaitza honekin beraz Gasteizko Neskek garaipena lortu zuten, etxetik kanpo bost gol eginez. Beasaindarrek aldiz bigarren zati hasierako akatsak, garesti ordaindu zituzten iazko urtean, baita aurtengo lehen partidan ere. Aste berria hasita, datorren partidara begira jartzeko unea da. Gipuzkoako taldeak Arratia izango du aurkari, Gasteizko Neskek aldiz Zarautz.

 

Golak: 0-1 Ainhoa (34); 1-1 Maialen (47); 1-2 Amaia (49’); 1-3 Maialen (54’); 1-4 Amaia (57’); 2-4 Miren (65’); 2-5 Nerea Beitia (80’); 3-5 Irati (92’).

Noski Sky Video