LIGA VASCA FEMENINA - JORNADA 1 

Berriotxoa - 1



Hernani - 2




PARTIDOS 2014-2015




Denboraldiari hasiera bikaina eman dio Hernanik

06 de Octubre de 2014 - hernanikoneskenfutboltaldea.wordpress.com

 

Hasiera ezinhobea eman diote Andoni Loranen neskek Euskal Ligari. Lehenengo partida jokatzeko, Bizkaira bidaiatu behar izan dute, Berriotxoaren aurka neurtzeko hain zuzen ere. Markagailuan 1-2ko aldea lortu du Hernanik eta hori horrela, hiru puntuak gipuzkoara ekarri ahal dituzte.

 

Gola oso azkar

 

Arbitroak partidaren hasiera agindu bezain laster, bi taldeen irabazteko nahia ikusi ahal izan da. Oso intentsitate altua izan du norgehiagokak lehenengo minutuetan. Talde gipuzkoarrak 4 minutu besterik ez ditu behar izan markagailua estreinatzeko. Mara Munduateren eskutik etorri da partidako lehen gola, jokaldi eder baten ostean.

 

Ospatzeko astirik ez 

 

Baina, Andoni Loranen neskek ez dute gola ospatzeko asti handirik izan, izan ere etxekoek azkar berdindu dute partida. 9.minutuan 1-1koa jarri du markagailuan Laura Garcia jokalari bizkaitarrak. Lehenengo minutu ero hauek pasa ostean, partida asko berdindu da eta bi taldeek gogor borrokatu dute.

 

Oso partida berdindua

 

Bigarren zatiak ere bere horretan jarraitu du. Bi taldeak oso berdintsu aritu dira, ideiak garbi izanik, baina gol aukera gutxi izan dituzte. Baloiaren jabetza Hernanirena izan da, baina Berriotxoak defentsa lan ona burutu du.

 

Gola azkeneko minutuan

 

Hernaniren gola ez da azkeneko minuturarte iritsi. Korner batean, Katia Ludwig-ek gol olinpikoa sartu du eta garaipena eman dio bere taldeari.

 

Hurrengo astean

 

Datorren larunbatean, Hernanik Betiko Neskak taldearen aurka jokatu beharko du, arratsaldeko 16:30etan Zubipe futbol zelaian.

 

Berriotxoa: Alba Barroso, Leire Olazabal, Miriam Macias (Garazi Hernandez 62'), Marta Ortiz, Teresa Ortiz, Uxue Hernandez (Millicent Arthur 58'), Zorione Hormaetxea, Izaskun Ladero (Tania Sandonis 75'), Rose Sarpong, Laura Garcia (Nerea Bardasco 70') eta Iraide Barbolla.

 

Hernani K.E.: Maialen Aguirre, Mara Aldasoro, Maddi Ormazabal, June Muxika (Ane Ludwig 54'), Andrea Isasa, Miren Unzueta (Ane Ibarburu 45'), Katia Ludwig, Maitane Arribas (Iraide Pejenaute 45'), Leire Iñarrairaegi (Uxue Rekondo 68'), Mara Munduate eta Irati Altuna.

 

Golak: 0-1 (4´) Mara Munduate; 1-1 (9´) Laura Garcia; 1-2 (89´) Katia Ludwig.

 

Arbitroa: Asier Holguin Sánchez.