LIGA VASCA FEMENINA - JORNADA 10

Betiko Neskak - 1



Beasain - 1




PARTIDOS 2014-2015




07 de Diciembre de 2014 - beasaingoneskak.wordpress.com

 

Puntu banaketa Erandion

 

Partida garrantzitsua zen bi taldeentzat, Erandioko neskek nahiz Beasaingoek nahi zituzten hiru puntuak, baina bakarrarekin konformatu behar izan zuten. Beroketan zelaia nahiko ondo bazegoen ere, partidan zehar egindako euri jasek, bi taldeen futbola aldatu zuten. Hasiera batean joko zuzena zuten buruan bi taldeek, baina zelaiaren baldintzetara moldatu eta baloi zuleekin amaitu zuten biek. Puntu bana honela, taularen erdian jarraitzen dutelarik biek.

 

Lehen 45 minututan esan bezala, joko gehiago nabari zen. Partida hasi eta berehala goierritarentzat izan zen lehen aukera baina huts egin zuten. Aukera garbi gutxi izan ziren lehen zati honetan. Kanpoko taldeak ondo ireki eta erabiltzen zuen zelaiaren zabalera hegaean abiadura sartuz. Erandioko taldeak ordea zentralen bizkarrera bidaltzen zituzten baloiak, hauei ustekabean bilatzeko. Halako batean etxekoek, erditik baloi luze bat jaurti eta Naiara atera zen falta arriskutsu bat egin ziotelarik. Baina bertan behera gelditu zen, txartelik gabe. Beasaindarren haserrea ortik bbost minutura etorri zen, beraiek eginiko antzeko falta batean txartel horia atera zuelarik epaileak.

 

Bigarren zatirako ordea zelaia putzuz josia zen eta ezin zitekeen behetik jokatu. Ongi hasi ziren beasaindarrak, eta baldintza hauek gehiago aprobetxatuz Ane Muruamendiarazen gola etorri zen; 0-1. Beasaingo neskek bazekiten berdinketa biltuko zutela bertakoek eta atzean sendo zebilen talde guztia. Erandiotarren gola ordea atezaia alderatzera atera zen areatik eta baloia jaso eta zuzenean jaurti zuen bertako jokalariak berdinketa jarriz; 1-1. Goierritarren halere korner batean eskuz alderatu zuela betrtako jokalari batek baloia zioten, penaltia eskatuz, baina epaileak ez zuen horrelakorik adierazi. Partida amaierararte luze jokatuz jarraitu behar izan zuten bi taldeek baina ez zuten gola sartzerik lortu.

 

Puntu banarekin, bi taldeak 13 puturekin daude. Emandako emaitzekin, puntu bat bada ere ez da txarra.

 

Betiko: Maitane Bravo, Idoia, Rakel, Maitane Bonilla, Ainhoa, Ane Mendoza, Cobelo, Leire, Uski, Deborah y Nuria. También jugaron: Naiara, Irma, Carla y Sandra.

 

Beasain: Naiara, Tania, Claudia, Izaro, Maialen (Eider), Irantzu, Leire (Miren Etxebeste), Ane Muruamendiaraz, Garazi (Ane Insausti), Ainhoa eta Irati.

 

Goles: 0-1 Ane Muruamendiaraz, 1-1 Deborah.

Miren Arrondo Argazki albuma