LIGA VASCA FEMENINA - JORNADA 10

Tolosa - 2



Hernani - 1




PARTIDOS 2014-2015




07 de Diciembre de 2014 - hernanikoneskenfutboltaldea.wordpress.com

 

Derbiak, gainditu gabeko irakasgaia Hernanirentzat

 

2-1 gailendu da Tolosa jardunaldi honetan jokatutako derbian. Beste behin ere, derbi baten ostean, esku hutsik itzuli dira txuriberdeak Hernanira. Beasain, Zarautz eta Tolosaren aurkako norgehiagoketan ez du punturik lortu Andoni Loranen taldeak.  Argazkia: Maddi Aldasoro

 

Eguraldia etsai

 

Tenperaturak zero inguruan, urteko lehenengo elur malutak eta Berazubi zelaia lokatzez gainezka. Horri aurre egin behar izan diote larunbat honetan bi taldeko jokalariek. Hala ere, nahiz eta eguraldia aldeko ez izan, bi taldeen irabazteko nahia hain izan da handia, gogor ekin diotela partidari lehenengo minututik. Hasieran, Hernaniko jokalariek nagusitasuna erakutsi dute, baina minutuak aurrera egin ahala, ohi duten futbola sortzea geroz eta zailagoa izan da.

 

Zelai erdian nagusi

 

Zelai lokaztuan jokatzea oso konplexua da, hori horrela, baloiaren jabetza zelai erdian lehiatu da. Jokalariek, teknika baino gehiago indarra eta kemena erakutsi behar izan dute. Hernaniko neskak, zelaia zabaltzen saiatu dira eta jokaldiak eraikitzen, baina ezinezkoa izan da. Lehenengo zatia amaitzear zegoenean, iritsi da tolosarren lehenengo gola. Mar Luzuriaga jokalariaren golari esker, tolosarrak 1-0-ekoarekin iritsi dira atsedenaldia. Golpe gogorra txuriberdeentzat.

 

Partida oso berdindua

 

Bigarren zatia hildo beretik iragan da. Euriak etenik egin ez duenez, zelaia geroz eta lokaztuago jarri da eta ondorioz, bi taldeentzat jokoa sortzea geroz eta zailagoa izan da. Jokaldirik ez da ikusi partidaren zati honetan. Hori horrela, bakarkako jokaldi batean iritsi da berdinketaren gola. Enire Beain hernaniarrak lortu du Tolosaren atea zulatzea eta markagailuan 1-1-ekoa jartzea.

 

Mar Luzuriagaren bigarren gola

 

Bertara gerturatutako ikusleek berdinketa nagusituko zela uste zutenean, Gasteizko Neskakeko jokalari ohiaren bigarren gola iritsi da. Txuriberdeak ezustean harrapatutako jokaldi baten ostean, behin betiko 2-1-ekoa jartzea lortu du Tolosako jokalariak. Hernaniko neskek ez dute etsi eta baloi luzeen bitartez saiatu dira Tolosatik puntu bat lapurtzen, baina ezinezkoa izan da.

 

Datorren astean, Eibar

 

Golpe gogorra izan da txuriberdeentzat, baina ez dago damutzeko astirik. Datorren jardunaldian, lehenengo postuan kokatu berri diren eibartarren bisita izango dute Zubipen. Beste derbi bat gehiago. Partida zaila izango da, baina lehenengo postuetan kokatzen diren taldeek badakite Zubipetik puntuak lapurtzea oso zaila dela. Hori erakusten saiatuko dira gipuzkoarrak ere aste honetan.

 

Tolosa: Amaia Otamendi, Maddi Garikano, Nora Amondarain (84´: Janire Barayazarra), Elixabete Garmendia (71´: Aitziber Azpeitia), Joana Garmendia (45´: Mireia Igartua), Nerea Murua (71´: Izaro Garmendia), Cynthia Borrachero (45´: Leire Lopetegui), Izaro Goenaga, Mireia Sarasola, Aiora Galarza eta Anamar Luzuriaga

 

Hernani: Maialen Agirre, Mireia Becerra (45´: Leire Juanes), Miren Unzueta, Katia Ludwig, Andrea Isasa, Olatz Jaka (71´: Maddi Ormazabal), Maitane Arribas, June Muxika, Leire Iñarrairaegui (57´: Enire Beain), Irati Altuna (57´: Mara Munduate) eta Iraide Pejenaute (67´: Ane Ludwig)

 

Golak: 1-0 Mar Luzuriaga (41'); 1-1Enire Beain (64'); 2-1 Mar Luzuriaga (66').

Maddi Aldasoro Argazki albuma


08 de Diciembre de 2014 - Antxon Iglesias


Derbi lehiatua Berazubin jokatutakoa. Bi taldeak hasieratik irabazteko gogo bereziarekin atera ziren.


Eguraldi txarrak jokoa kondizionatu eta euri zaparradak belazea ureztatu eta ondoren lokaztu zuen.


Joko gutxi ikusi genuen, txokeko lehia.


Guk gola lehen zatia bukatzear lortu genuen eta aldagelara pozik.


2 .zatia hildo berdiñetik joan zen eta Hernaniarrak berdinketa lortu zuten, baina poza gutxi iraun zien, ondoren guk bigarrena lortu baigenuen.


Bukaeraino emaitzari eutsi genion garaipen garrantzitsua lortuz, beheko postutik aldentzeko.


Oraingoan intensitatea eta indarra gainezka jarri zuten gure jokalariak, saria lortuz.


Hurrengo partida Leioan, talde hau liderra izan da orain arte.