LIGA VASCA FEMENINA - Jornada 11

Hernani - 0

Eibar - 2


PARTIDOS 2014-2015






14 de Diciembre de 2014 - hernanikoneskenfutboltaldea.wordpress.com

 

Beste behin ere Hernani galtzaile derbi gipuzkoarrean

 

Jardunaldi honetan jokatu den derbi gipuzkoarrean 0-2 gailendu da Eibarko taldea. Irati eta Haizearen golei esker lehenengo postuan mantentzea lortu dute bisitariek.

 

Eibar, konfiantzaz gainezka

 

Eibarko neskek Zubipeko zelaia lider gisa zapaldu dute lehenengo aldiz denboraldi honetan. Horrek, jokalarien konfiantzan eragin handia izan du eta nabarmena izan da partidu osoan zehar. Bisitariek intentsitate altua eman diote norgehiagokari lehenengo minututik, eta horrek Hernaniren jokoa deuseztatu du. Andoni Loranen neskek, gauzak zail jarri nahi izan dizkiote Eibarri eta hori horrela beraien jokoa burutzen saiatu dira. Baina, Eibarko jokalariak, zelaian oso ondo kokatu dira eta lehenengo minututik partidaren jaun eta jabe izan dira.

 

Aurre hartzea, bisitarien trikimailua

 

Felix Recioren neskek, Leioako Emakumeen garaipenaren berri izanik, bazekiten Zubipen irabaztea funtsezkoa zela sailkapenaren lehenengo postuan mantentzeko. Hori horrela, jokaldi bakoitza gogor borrokatzeaz gain, Hernaniko nesken jokaldi orori aurre hartu diote bisitariek. Hori izan da Eibarko taldearen nagusitasunaren giltza. Hernaniarrak, beraien lana burutzen saiatu dira, baina 22.minutuan iritsi da eibartarren lehenengo gola, Irati Lazkano jokalariaren eskutik.

 

Bigarren zatian, gol aukera gutxi

 

Nahiz eta Eibarko taldeak intentsitate handiagoa erakutsi, ez du Alazneren atean gol aukera garbirik sortu. Joko guztia, zelai erdian borrokatu da, eta txuriberdeak beraien jokoa egiten saiatu direnean, bisitariek jokaldi oro moztu dute. Hala ere, Andoni Loranen neskek partida berdintzeko ahalegin guztiak egin dituzte, aurrelari eta erdilarien abiaduraz baliatuz. Baina, etxekoek ere ez dute gol aukera garbirik izan. Bi taldeak gogor borrokatzen ari ziren unean iritsi da Eibarren bigarren gola. Pase luze bati esker, Hernaniko atzelarien bizkarra harrapatu eta behin behineko 2-0ekoa jarri du bigarren zatian zelairatu den Haizea Lombak.

 

Porrot gogorra taldearentzat

 

Hernaniko neskek, bazekiten partida gogorra izango zela eta Eibar liderra garaitzea oso zaila izango zela. Baina, hala eta guztiz ere, porrota beti da mingarria. Emaitza honen ostean, txuriberdeek azken aurreko postura egin dute jauzi, 13.postuan kokatuz. Nahiz eta zonalde arriskutsua izan, Hernaniko neskek egoera aldatzea beraien esku dute oraindik. 6.postuan kokatzen den taldearekin 3 puntuko ezberdintasuna besterik ez dute, garaipen bakar baten aldea besterik ez dago. Egoera kezkagarria da, baina aldatzea jokalarien beraien esku dago.

 

Hernani: Alazne Urdangarin, Amaia Irastorza (67´: Mara Aldasoro), Maddi Ormazabal (67´: Olatz Jaka), June Muxika, Andrea Isasa, Miren Unzueta, Leire Juanes, Maitane Arribas (55´: Katia Ludwig), Leire Iñarrairaegui (62´: Irati Altuna), Mara Munduate( 58´: Enire Beain) eta Iraide Pejenaute.

 

Eibar: Iratxe Moreno, Naiara Lete, Marta Etxeberria (70´: Maddi Txintxurreta), Alaitz Seoane, Olatz Areitio, Ainhoa Larruskain, Ainhoa Alonso, Maitane Basterra, Irati Lazkano (72´: Haizea Lomba), Melani Concepcion (29´: Amaia Municita) eta Ane Egaña (61´: Maider Martinez).

 

Golak: 0-1 Irati (23’), 0-2 Haizea (83’).

Maddi Aldasoro Argazki albuma
Noski Sky Video