LIGA VASCA FEMENINA - JORNADA 13

Barakaldo - 1



Beasain - 1




PARTIDOS 2014-2015




11 de Enero de 2015


Paso atrás del Barakaldo en su lucha por recortar distancias con la cabeza en un duelo marcado por los errores defensivos que propiciaron los goles de ambos conjuntos. El gol del Barakaldo en propia puerta, y para el Beasain ha marcado Irati Acosta.


beasaingoneskak.wordpress.com

 

Beste behin berdinketa batekin itzuli dira Bizkaiatik Beasaingo neskak. Beti da zaila punturen bat ateratzea honelako zelaietan, eta markagailuan azpitik izan baziren ere berdintzeko gai izan ziren goierritarrak. Barakaldok, bere aldetik, partida garrantzitsua zuen atzekoekiko abantaila hartzeko.

 

Lehen zatia jabetza gutxikoa izan zen baloiarekiko. Hasi eta minutu gutxira falta arriskutsu bat zuten alde etxekoek txuri-urdinen areatik gertu, baina ez zuten ongi aprobetxatu. Aukera horrez gain, ez ziren askoz ere gehiago sortu ate batean nahiz bestean. Baloi luzeekin jokatu nahi zuen etxeko taldeak, gipuzkoarren bizkarra bilatuz. Baina ez zuten lortu, atzean ondo kokatuta zeuden beasaindarrak. Hauek aukera gutxi  izan zituzten lehen zati honetan ere, izan zirenak geldikako baloiak zentratzean eginak izanik.

 

Atsedenetik bueltanBeasaingo taldea aurrerago kokatua zen eta presio gehiago eragiten zieten Barakaldokoei. Ondo kokatuak zeuden txuri-urdinak, baina etxekoen aldeko korner bat ateratzean, defentsa eta atezaina gaizki ulertu eta baloiak sareetan bukatu zuen; 1-0. Markagaulua aurka zuten goierritarrek eta erreakzionatu beharra zuten. Barakaldoko neskek pausu bat egin zuten atzera, eta beasaindarrek hori aprobetxatu zuten baloia gehiago ikutzeko. Hala ere ez zen joko zuzeneko partida izan, eta etxekoen atzeko huts batean Irati Acostak atezaina gainditu eta berdinketa jarri zuen markagailuan; 1-1. Izan zuten markagailuan aurreratzeko aukeraren bat bi taldeek, baina atezain nahiz defentsako lanaren ondorioz berdinketarekin konformatu ziren bi taldeak.

 

Partidaz gain, aipatzekoa da Beasaingo jokalaria den Ainhoa Intxaustik buruan golpea hartuta, partida amaitzean anbulantzian eraman zutela. Zorionez susto bat izan da eta jada etxean da deskantsatzen.

 

Berdinketa honekin, txuri-urdinen helburu nagusia, etxean puntuak lortzen hastea da. Emaitza txarrak dituzte Igartzan eta hau aldatu ezean zail egingo zaie goruntz begiratzea.

 

Beasain: Naiara, Eider, Miren Arrondo, Izaro, Garazi, Leire, Miren (Maialen), Ainhoa, Janire (Claudia), Ane Insausti (Ane Muruaendiaraz) eta Irati.

 

Golak: 1-0 Beasinek bere atean; 1-1 Irati Acosta.