LIGA VASCA FEMENINA - JORNADA 14

Gasteizko Neskak - 1



Beasain - 0




PARTIDOS 2014-2015




18 de Enero de 2015 -beasaingoneskak.wordpress.com

 

Gutxiengo aldeagatik, beste behin ere

 

Beste behin goiko talde baten aurka punturik gabe itzuli dira Beasaingo neskak. Oraingoan Gasteizko Neskek irabazi diete txuri-urdinei bigarren itzuliko lehen partida honetan. Hirugarren aldiz 1-0 galdu dute goiko talde baten aurka goierritarrek, eta puntuatu gabe beheko postuak gerturatuz doaz.

 

Baloia martxan jarri eta hasieratik ikusi da zelai zaila dela. Belar naturala eta zelai handia izateaz gain, aurkariak baloiaren jabetza izan nahi zuen. Hasi bezain laister beraz, gasteiztarrak egin dira baloiaren jabe eta Beasaingoek bere zelaiean itxaron diete. Ondo joan zaie joko hau kanpokoei, etxekoek arrisku gehiegirik ez baitute sortu. Lehen zati erdialdean ordea defentsa lekuz kanpo atera eta bi jokalari atezainaren aurrean gelditu dira eta gola egin dute. Epaileak ordea jokoz kanpokoa dela adierazi du eta ondorioz ez da markagailuan aldaketarik izan lehen zatian.

 

Zelaira itzultzean Gasteizko Neskek pausu bat egin dute aurrera eta arrisku gehiagorekin iristen hasi dira beasaindarren atera. Minutu batzuen barruan Naiara atezainaren beharra izan dute txuri-urdinek markagailua mantentzeko. Baina ez diete asko iraun honek, eta hegaletik, ia marraren gainean erdiratu eta Jenairaren erremate batekin aurretik jarri dira etxekoak; 1-0. Aldaketen ondorioz, Koldo Zalduaren neskek  aurrera egin dute eta aukerak sortzen hasi dira.

 

Azpimarratzekoa da txuri-urdinen aurka, epaileak hiru gol aukera garbitan, jokoz kanpokoa adierazi duela honelakorik egon ez denean. Gasteiztarrek markagailuko aldea handitzeko unea izan badute ere, ez dute lortu eta azken hamabost minututan lana izan dute. Hala ere sendo zeuden atzean eta zail zenez aukerak sortzea, bat eta hutsekoarekin amaitu da partida.

 

Punturik lortu gabe, behekoak gero eta gertuago daude Beasaingo neskengandik eta ahalik eta bizkorren puntuak lortzen hasi behar dute. Gasteiztarrek ordea goiko postuetan jarraitzeko ezin dute punturik galdu eta gaurkoan ere horri eutsi diote.

 

Gasteizko Neskak: Haizea, Dorleta, Olatz (85 Olaia), Andea (45 Maider), Nerea (89 Itxaso), Maria, Estibaliz, Jenaira, Ana, Amaia (67 Nikola) eta Alba.

 

Beasain: Naiara, Maialen, Miren Arrondo, Izaro (65 Janire), Claudia (80 Ane Insausti), Leire (67 Eider), Uxue (75 Miren Etxebeste), Ane Muruamendiaraz (65 Tania), Ainhoa, Garazi eta Irati.

 

Gola: Jenairak 1-0.

Mario Aragon Argazki albuma