LIGA VASCA FEMENINA - JORNADA 14

Hernani - 3



Berriotxoa - 1




PARTIDOS 2014-2015




18 de Enero de 2015 - hernanikoneskenfutboltaldea.wordpress.com

 

Berriotxoa 3-1 garaitu ostean, gorantz begira hasi da Hernani

Leire Iñarrairaegui eta Miren Unzuetaren golei esker, hiru puntuak Zubipen gelditu dira jardunaldi honetan. Txuriberdeek joko maila altua erakutsi dute beste behin ere eta nagusitasun osoz garaitu du talde bizkaitarra. Joaneko partidan Hernani 1-2 nagusitu zen. Argazkiak: Maddi Aldasoro

 

Bi taldeek, intentsitate altua

 

Partidari hasiera bikaina eman diote bi taldeek. Intentsitate altua erakutsi dute jokalariek lehenengo minututik, argi utziz irabaztea premiazkoa zela bi taldeentzat. Hernanik bere jokoa erakutsi nahi izan du lehenengo minututik, baina bizkaitarrek defentsa lan bikaina egin dute.

 

Gol aukera garbirik ezAndoni Loranen neskak egin dira baloiaren jabetzarekin, baina Berriotxoaren defentsa tinkoaren ondorioz ez dira gai izan gol aukera garbirik egiteko lehenengo zati osoan zehar. Bizkaitarrak ere ez dira Maialenen atera iritsi lehenengo 45 minutuetan. Partida zelai erdian jokatu da.

 

Bigarren zatian, Hernani nagusi

 

Bigarren zatiari ere intentsitate altuarekin eman diote bi taldeek. Hala ere, joko aldetik, hernaniarrak nagusi izan dira. Baina, nahiz eta partida kontrolpean izan, bizkaitarrek eman diote hasiera markagailuari. Hegaleko jokaldi baten ostean, Zorione Hormaetxea bizkaitarrak 0-1ekoa jarri du markagailuan. Golpe gogorra izan da Andoni Loranen neskentzat, baina kementsu borrokatzen jarraitu dute.

 

Joko onak bere fruitua eman du

 

Gola jaso ostean, hernaniarrek, jokoa lasaitu dute, baloiaren jabe egin dira eta jokaldi landuak egiten aritu dira, etxeko jokalarien abiaduraz baliatuz. Hori horrela, berdinketaren gola 9 minutu beranduago heldu da,  Leire Iñarrairaeguiren eskutik. Golak indarrez eta ilusioz bete ditu hernaniarrak eta partidaren jaun eta jabe egin dira. Oraindik zoriontasuna gori gori zegoenean, 68.minutuan Miren Unzuetak 2-1ekoa jarri du markagailuan. Tentsioz gainezka bizi izan dituzte Zubipera gerturatutakoek partidako azken minutuak. Baina, partida amaitzear zegoenean, Miren Unzueta hernaniarraren bigarren golak tentsio guztiak lasaitu ditu eta behin betiko 3-1ekoa lortu dute txuriberdeek.

 

Gorantz begira hasteko unea

 

Atzoko garaipenak konfiantzaz bete du taldea. Honekin, jada bi partida jarraian irabazi dituzte Andoni Loranen neskek. Azken aurreko postuan egon ostean, badirudi bolada txarra atzean uzten ari direla txuriberdeak. Gaurko emaitzen zain, Hernani 7.postuan kokatzen da, Peña Athl. Santurtzirekin berdinduta. Datorren astean, Bizkaiara bidaiatu beharko dute hernaniarrek, Betiko Neskaken aurka neurtzeko.

 

Hernani K.E: Maialen Agirre, Mara Aldasoro (52´: Maitane Arribas), Maddi Ormazabal, Katia Ludwig (73´: Ane Ibarburu), Andrea Isasa, Miren Unzueta, Iraide Pejenaute, June Muxika, Leire Iñarrairaegui, Mara Munduate ( 65´: Uxue Rekondo) eta Irati Altuna (58´: Amaia Irastorza)

 

Berriotxoa: Andrea Aparicio, Uxue Hernandez( 64´: Naroa Ibañez) , Zorione Hormaetxea, Garazi Bilbao, Tania Sandonis, Iraide Barbolla, Teresa Ortiz, Marta Ortiz, Nerea Bardasco, Patricia Diez( 77´: June Azpiri) eta Leire Olazabal

 

 

Golak: 0-1 (51´) Zorione Homaetxea; 1-1 (60´) Leire Iñarrairaegui; 2-1 (68´) Miren Unzueta; 3-1 (82´) Miren Unzueta.

Maddi Aldasoro Galería fotográfica