LIGA VASCA FEMENINA - JORNADA 15

Beasain - 2



Arratia - 0




PARTIDOS 2014-2015




25 de Enero de 2015 - beasaingoneskak.wordpress.com

 

Urrezko hiru puntu Igartzan

 

Kostata, baina iritsi dira hiru puntuak Igartzan Beasaingo neskentzat. Aurkari gogor baten aurka gainera. Bi taldeen azken neurketetan, ondo ematen zion taldea dela Arratiakoa erakusi dute txuri-urdinek. Hiru puntu hauekin, etxean indarrak hartu eta anbizioz jarraituko dute lehia goierritarrek.

 

Talde sendoa da arratiarrena, eta taularen lehen postuetan kokatzen ez bada ere, goiko postuetan daude. Baina txuri-urdinek ondo jakin zuten lehen zatian kanpokoen jokoa eusten. Baloiaren jabetza hasiera batean bizkaitarrena zen, baina jokoa asko gelditzen zen, falta askoko partida izan baitzen bi taldeen aldetik. Kanpokoek ez zuten aukera askorik sortzen eta Beasaingo taldeak azkarregi amaitu nahi izaten zituen jokaldiak. Falta jaurtiketa batean, lehen zatiaren erdialdera, Irati Acostak egin zuen txuri-urdinentzat lehen gola; 1-0. Berdin jarraitu zuen partidak lehen 45 minutuak burutu arte, Arratiako neskek aukera bat ere izan zuten arren partida berdintzeko, etxeko taldearen lanakekidin duen 1-1ekoa.

 

Aldageletatik bueltan, bizkaitarrek pausu bat egin zuten aurrera eta gehienbat beasaindaren zelaian eman zen jokoa. Baloia etxekoek izan ez arren ez ziren gehiegi urbiltzen Naiararen atera. Txuri-urdinek arratiarren aurreratze hua aprobetxatu zuten aurkako jokaldi bizkorretan arriskua sortzeko baina ez zuten markagailuko aldea handitzen. Arratiarren gol batek gora ekarriko zituen bizkaitarrak eta horrek arazoak sortuko lizkieke goierritarrei. Ondo eutsi zieten atzean beraz, eta minutuak aurrera joan ahala aurretik jarraitzen zuten etxekoek. Patrtida amaitzeko gutxi gelditzen zen, eta falta jaurtiketa baten bidez Janire Lopezek 2-0ekoa egin zuen arratiarrei aukerarik gabe utziz.

 

Urrezko hiru puntu beasaindarrentzat, gainontzeko emaitzak ikusita, arnasa hartzen dutelako beheko postuetatik urrunduz. Aurreko partidetan puntu asko egin ez badituzte ere beste itxura bat erakusten hasiak dira, eta atzean gelditzen dira etxeko porrot mingarriak. Indarberrituta beraz, datorren asteko partida erabakigarriari begira jartzea tokatzen zaio, derbi gipuzkoarra izango dutelarik Hernaniren aurka.

 

Beasain: Naiara, Claudia, Miren Arrondo, Izaro, Tania (Eider), Maialen (Leire), Uxue, Ainhoa (Ane Insausti), Garazi, Irati (Janire) eta Ane Muruamendiaraz (Miren Etxebeste).


Arratia: Patri, Deiene, Maite, Natalia, Jone, Toto, Gentzane,Cristina (Aintzane 55'), Haizea, Rebeca y Yaiza.

 

Golak: Irati Acosta 1-0; Janire Lopez 2-0.