LIGA VASCA FEMENINA - JORNADA 15

Betiko Neskak - 1



Hernani - 0




PARTIDOS 2014-2015




25 de Enero de 2015 - hernanikoneskenfutboltaldea.wordpress.com

 

Betiko Neskaken aurka 1-0 galdu ostean, agur bolada onari

 

15.Jardunaldia jokatzeko Bizkaiara bidaiatu behar izan dute Hernaniko neskek. Betiko Neskak garaituta, hiru partida jarraian irabazteko aukera zuten hernaniarrek, baina Naiara Manzano etxeko jokalariaren golak aukera deuseztu du. Joaneko partidan bana berdindu zuten bi taldeek. Argazkia: Maddi Aldasoro

 

Partidan sartzeko zailtasunak

 

Andoni Loranen neskek helburu argi bat zuten: hiru partida jarraian irabaztea. Baina, ezinezkoa izan da. Norgehiagoka hasi bezain laster, nabaritu da txuriberdeek partidan sartzeko zailtasunak zituztela. Aurreko jardunaldian erakutsitako futbol maila erakutsi ezinik ibili dira hernaniarrak eta guzti hori taldearen kalterako izan da.

 

Baloiaren jabetza bizkaitarrek

 

Baloiaren jabetza ia osoa zelai erdian borrokatu da eta Betiko Neskak taldeko jokalariak izan dira garaile. Gol aukera garbirik ez da ikusi lehenengo zatian, hala ere markagailua estreinatzeko aukera izan dute txuriberdeek lehenengo 45 minutuak amaitzear zeudela. Irati Altuna eta Leire Iñarrairaegui jokalari txuriberdeen jokaldiek sortu dute arrisku gehien.

 

Bigarren zatian, Betiko Neskaken gola

 

Atsedenaldiaren ostean ere, beraien jokoa egiteko zailtasunak izan diztute Hernaniko neskek. Intentsitatea apur bat gehitu dute Andoni Loranen neskek, baina ez da nahikoa izan markagailuan aurreratzeko. Markagailua estrenatzen arduraduna Naiara Manzano bizkaitarra izan da. 66. Minutuan, behin betiko 1-0ekoa jarri du markagailuan. Golpe gogorra izan arren, partida berdintzeko aukera izan dute txuriberdeek. Partida amaitzear zegoela, Mireia Becerra hernaniarraren jaurtiketak langa jo du.

 

Datorren astean, derbi gipuzkoarra

 

Bolada onari amaiera eman dio porrot honek. Gaurko partiden zain, Hernani 8.postuan kokatzen da 17 punturekin. Datorren jardunaldian, Beasain talde goierritarrarekin neurtu beharko dituzte indarrak txuriberdeek. Derbiak beti izaten dira konplexuak, baina taldeak lan handia egingo du hiru puntuak Zubipen gera daitezen.

 

Erandioko Betiko Neskak: Ane Mendoza, Idoia Bartolome (50´: Josune Corral), Maitane Bonilla, Xandra Urquijo, Nuria Velasco, Leire Estefano, Maitane Bravo, Naiara Manzano, Raquel Ojenbarrena, Irma Alonso eta Johana Cobello

 

Hernani: Maialen Aguirre, Maddi Ormazabal (70´: Mireia Becerra), Miren Unzueta, Maitane Arribas (75´: Mara Aldasoro), Andrea Isasa, Olatz Jaka (75´: Ane Ibarburu), Iraide Pejenaute, June Muxika, Uxue Rekondo (50´: Mara Munduate), Leire Iñarrairaegui eta Irati Altuna (60´: Katia Ludwig)

 

Golak: 1-0, 66´: Naiara Manzano.

Maddi Aldasoro Argazki albuma