LIGA VASCA FEMENINA - JORNADA 16

Tolosa - 3



Berriotxoa - 1




PARTIDOS 2014-2015




03 de Febrero de 2015 – Antxon Iglesias

 

Oraingoan ere oso motibatuta atera ziren gure neskak zelaira. 3 puntuak garrantzitsuak ziren Berriotxoako taldea 7 puntuetara uzteko eta jeitsierako postuetatik ateratzeko.


Benetan oso ondo hasi giñen jokaldi zoragarriak egiñez, baloia alde batetik bestera mugituz, kriterio onarekin eta atzean sendo.


Segidan etorri ziren golak jokaldi bikaiñen ondorioz, gure pitxitxi Marek ez zuen hutsegin eta konturatzeko 3- 0 gindoazen.lehen zatira beste bi goleko abantaila edukitzeko ez zen ezer falta izan baina alde batetik Alazneren jaurtiketa zutabean jo zuen eta Maren 3. Gola izan behar zuena epaileak ez zuen ikusi eta ateko sakea erabaki zuen, denok harriturik utzirik.


2. zatia ez zen hain ona suertatu beraiekere bultza egin zuten berdinketaren bila baina gu ondo kokatuta geunden, hala ere korner batean 10 minutu falta zirela etorri zen beraien gola. Bazirudien beste partiduetako gauza berdiña pasako zela, mamuak agertu ziren baina ez zen ezer pasa ,emaitzari eutsi eta 3 Puntuak etxean gelditu ziren.


Partidu bikaina jokatutakoa horrela jarraituta ez dugu beldurrik izan behar iñori.


Iñauterietan Bizkaian Betiko nesken aurka jokatuko dugu.


Golak: 1-0 Mar, 2-0 Mar, 3-0 Nerea, 3-1 Leire.