LIGA VASCA FEMENINA - JORNADA 17

Beasain - 0



Leioako E. - 2




ULTIMOS PARTIDOS




Goiko taldeen aurka ezin

 

Ezin izan dute goierritarrek punturik lortu Leioako taldearen aurka. Partida gogorra izan zen bi taldeentzat, nahiz eta Leioako taldea aurreratu ia partida guztian zehar izan zuten zalantzetan egoteko aukera.

 

Lehen zatian tentsioz eta goian presioa egiteko asmoarekin zelairatu ziren etxekoak. Leioakoek aldiz, ez zuten baloia nola hala askatu nahi eta zelaierdiko jabetzaren borroka izan zen nagusi. Ezkerretik eginiko jokaldi batean etorri zen bizkaitarren gola Dianaren eskutik 16. minutuan; 0-1. Beasaindarrek, zelai barruan nahiz kanpoan, jokoz kanpo zegoela eskatzen zuten baina  epaileak honelakorik iruditu ez zitzaiola esan zien. Denbora asko zuten aurretik gipuzkoarrek, eta kanpokoak ordea minutuak pasatzea zuten helburu. Lehen zatia amaitu baino lehenago bi penalti eskatu ziren area banatan, baina epaileak hauek ere ez zituen adierazi.

 

Atsedenetik bueltan egoera berdina zen, Leioako taldea ez zen garbi iristen beasaindarren atera, eta etxekoak baloiaren jabetza izan ez arren gehiago gerturatzen ziren. Minutuak aurrera zihoazen, eta ez zuten markagailua berdintzerik lortzen. Alboko sake ugari izan ziren zelaiaren bi aldeetan, baina erdiraketa baten ondoren bizkaitarren area barruan eskuarekin eraman zuen baloia Leikoako jokalari batek, baina hau ere ez zuen ikusi epaileak. 76. minutuan ordea, kanpokoen bigarren gola egin zuen Ainoak baloi luze bat buruz atzerantz alderatu eta Naiararen ate aurrean barkatu ez zuelarik; 0-2. Emaitza honekin ezer gutxi zuten egiteko beasaindarrek baina azken minuturarte saiatu ziren aldea murrizten.

 

Esan beharra dago, Beasaingo taldeak astebarruko partida honekin, bigarrena daramala 5 egunen barruan, asteburuko partidarako atseden eta prestaketarako denbora gutxiago dutelarik.

 

Beasain: Naiara, Claudia, Miren Arrondo (Nagore), Izaro, Eider (Miren Etxebeste), Leire (Janire), Uxue (Ane Insausti), Ainhoa, Garazi, Irati eta Maddi.

 

Leioako: Irati, Nere, Idoia, Nekane, Garazi (Maialen Aiestaran), Iratxe, Naira (Ainhoa Solar), Lope, Diana (June), Leire Landa (Sarai) y Ainoa.

 

Golak: 0-1 Diana (16’), 0-2 Ainoa Antruejo (76’).

Noski Sky Argazkiak
Leioako Emakumeak Argazkiak

Video por Noski Sky