LIGA VASCA FEMENINA - JORNADA 17

Zarautz - 1



Hernani - 3




PARTIDOS 2014-2015




12 de Marzo de 2015 - hernanikoneskenfutboltaldea.wordpress.com


Hernani jaun eta jabe Asti futbol zelaian

 

Miren Unzueta eta Mireia Becerraren golei esker, Hernani 1-3 nagusitu zaio talde zarauztarrari. Joaneko partidan, Zarautzek Zubipetik hiru puntuak eramatea lortu zuen, 0-1 gailenduz. Argazkia, joaneko partida: Maddi Aldasoro

 

17.jardunaldiko partida atzeratua jokatu dute asteazkenean Hernani eta Zarautzek. Talde txuriberdeak, 2 porrot jasan eta gero irabazteko beharrez bidaiatu du kostaldera. Hiru puntuak lortzea oso garrantzitsua zen eta hori argi zuten Andoni Loranen neskek.

 

Txuriberdeak nagusi lehenengo minututik

 

Epaileak partidari hasiera eman bezain azker, talde hernaniarrak bere egin du norgehiagoka. Baloiaren jaun eta jabe egin dira, eta aurreko jardunaldietan erakutsi ez duten futbol maila ikusi ahal izan da Asti zelaian. Hala ere, denboraldi honetan sarri gertatzen den bezala, nahiz eta Hernani nagusi izan, ez du gol aukera garbirik sortu. Era berean, talde zarauztarrak ere ez du arriskurik sortu Maialenen atean.

 

Gol aukera handirik ez

 

Jokaldi landuak bai, baina arriskurik sortzeko gai ez zen talde txuriberdea. Hori horrela, golak korner, eta gisa bereko jokaldien bidez heldu dira. Miren Unzueta izan da markagailua estreinatzearen arduraduna, partidaren bigarren minutuan. Hori kolpe gogorra izan da etxekoentzat, eta hernaniarrak horretaz aprobetxatu dira. Mireia Becerraren gola, 38. minutuan heldu da eta 0-2ko aldearekin, Hernaniko Neskek lasaitasun gehiagoz jokatu dute, beti ere partida irabaztera joanez.

 

Hernanik sentsazio oso onak

 

Bigarren zatia, lehenengoaren oso antzekoa izan da. Andoni Loranen neskek, ez diote baloiaren jabe izateari utzi, eta jokaldi landuak egiten aritu dira partida osoan zehar. Denboraldian zehar, partida zailak irabazi dituen taldearen izpiritua itzuli da behingoz jardunaldi honetan. Bi taldeen atezainek, ez dute lan handirik izan bigarren zati honetan ere. Miren jokalari txuriberdearen bigarren golaren ostean, Hernanik arrisku aukera handiak sortu ditu. Leire Iñarrairaegui-k 1-4koa jartzeko aukera izan du azken minutuetan.

 

Igandean, Bizkerre

 

Hiru puntu garrantzitsu lortu dituzte Hernaniko Neskek, kontuan hartuta, denboraldi honetan derbi gipuzkoarrak irabaztea oso zaila egiten ari zaiola taldeari. Baina, aste hau biribiltzeko, igandean Bizkerreren aurka emaitza ona lortu beharko du talde txuriberdeak. Bi partida aste batean jokatzea beti da erronka zaila, baina igandean, Bizkaiatik hiru puntuak osteko asmoz bidaiatuko dute Andoni Loranen neskek Getxora.

 

Zarautz K.E: Ane Eizagirre, Miren Arruti, Izaskun Ajates (62´: Lide Mendizabal), Sara Aranguren, Iratxe Oliden, Gurutze Esnal, Tamara Ramos, Ane Orbegozo, Izaro Zirkunegi (61´: Eneritz Mugica), Monik Valor eta Maria Aranzazu Cotado (11´: Andrea Larrañaga)

 

Hernani K.E: Maialen Agirre, Mireia Becerra (82´: Ane Ibarburu), Maddi Ormazabal (74´: Mara Aldasoro), June Mujika, Andrea Isasa, Miren Unzueta, Leire Juanes (72´: Leire Iñarrairaegui), Maitane Arribas, Enire Beain (65´: Karia Ludwig), Mara Munduate (77´: Uxue Rekondo) eta Iraide Pejenaute

 

Golak: 0-1 Miren Unzueta (2’), 0-2 Mireia Becerra (38’), 0-3 Miren Unzueta (60’), 1-3 Miren Unzueta (P.P) (72’).

nOSKI SKY