LIGA VASCA FEMENINA - JORNADA 18

Tolosa - 0



Beasain - 2




PARTIDOS 2014-2015




22 de Febrero de 2015


Antxon Iglesias


Hasiera kaxkarra eman genion partiduari, gure kontra ateratako 2 lehenengo kornerretan, baloiak harmailetan bukatu zuen.Ondorengoa ikusten duzuen bezala nahi eta ezin.


2. zatia dominatzen pasa genuen baina alperrik, aipatzekoa Nereak izandako aukera, jokaldi eder baten ondoren ezkerrakin jaurti eta berain atezainak sekulako geldiketa egin zuen.


Saiatu giñen baina Beasaindarrak ondo itxita zeuden eta zirrikiturik ez zegoen aukerak sortzeko.


Okasio eder bat galdu dugu taulan aurrera egiteko.


Mirari Arteaga asteazkenean operatu zuten belauneko ligamentuak hautsi bai zituen, goraintziak.

 

Mirari Arteaga asteazkenean operatu zuten belauneko ligamentuak hautsi bai zituen, goraintziak
Mirari Arteaga asteazkenean operatu zuten belauneko ligamentuak hautsi bai zituen, goraintziak
TOLOSA
TOLOSA

beasaingoneskak.wordpress.com

 

Urrezko hiru puntu talde goierritarrarentzat. Tolosaren aurka huts eta bikoa lortu ondoren lasaitasunez nahiz anbizioz begira ditzakete datozen jardunaldiak. Eguraldiak asko ez zuen lagundu, hotza eta ere kazkabarra egin baitzien.

 

Lehen zatia hasi eta berehala aurreratu zen Beasaingo taldea, Taniak korner on bat jarri eta Ane Muruamendiarazen erremateaz; 0-1. Partidan oso sartuta atera ziren goierritarrak eta Tolosarrak aldiz ezustean harrapatu zituzten. Honen ondorioz, beste korner jaurtiketa batean, oraingoan Miren Arrondok jarri eta area barruan Garazi Merinok errematatu zuen; 0-2. Honela lehen 10 minutuetan aldapa gora jarri zitzaien partida etxekoei. Zelaia putzuz josia egonik, baloia oinetan eramatea zail zen bi taldeentzat eta saiatu baziren ere, azkenean luze jokatzeko beharra ikusi zuten. Tolosako taldeak aukera garbi bat izan zuen lehen zatian, Mar-en eskutik, baina Naiara atezainak gelditu zion. Talde goierritarrak ere izan zuen beste aukeraren bat, baina ez zuen aldea handitzea lortu.

 

Aldageletatik bueltan, tolosarrek gehiago egin  nahi zuten. Jende gehiago bildu zuten zelai erditik gora, eta barrutiko pase luzeen bidez egin nahi izan zuten min. Area ertzera pare bat alditan iritsi baziren ere, ez zuten aukera garbirik sortu. Beasaindarrei aldiz kosta egiten zitzaien baloia mantentzea, baina azpimarratu beharrekoa da, lehen nahiz bigarren zatian zelai erditik gora lapurturiko baloi kopurua. Minutuak aurrera joan ahala, denborarik gabe gelditzen ari ziren tolosarrak eta baloiak arean jartzen hasi ziren. Ez zuten ordea beasaindarren atea zulatzerik lortu eta lehen zatiko bi gol goiztiarrei esker, bi eta huts amaitu zen partida.

 

Hiru puntu hauekin bederatzi puntura dituzte beasaindarrek jaitsiera postuak, goiko postuetara begiratuz. Tolosarrak aldiz ez daude oraindik egoera kezkagarrian, taularen erdian baitaude oraindik.

 

Beasin: Naiara, Claudia, Miren Arrondo, Izaro, Tania, Miren Etxebeste (Nagore), Uxue (Leire Goya), Ane Muruamendiaraz (Irati), Ainhoa, Garazi (Maddi), Janire (Maialen).

 

Golak: 0-1, Ane Muruamendiaraz; 0-2, Garazi Merino.