LIGA VASCA FEMENINA - JORNADA 19

Beasain - 1



Eibar - 2




PARTIDOS 2014-2015




2015ko martzoaren 02a - beasaingoneskak.wordpress.com

 

Azken minutuetan hiru puntuek alde

 

Askok esperotako emaitza bada ere, partidako minutu gehienak aurretik egin zituen Beasaingo taldeak. Lehen zatian aurreratu zen etxeko taldea, eta markagailu hau mantentzea zuten helburu. Eibarko taldeak ordea ez zuen amore eman, eta minutu gutxiren faltan berdindu egin zuen partida. Azkenik 94. minutuan, etxekoak mutu utzi zituen gol bat sartu zuen Olatz eibartarrak.

 

Lehen zatia hasi eta Eibarko neskek zuten baloiaren jabetza. Beasaindarrei gutxi irauten zieten baloiak oinetan. Baina Nagorek eginiko pase baten ondoren Maddik jaso eta zuzenean sareetara bidali zuen baloia. Markagailua alde eta talde guztia defentsako lan sendo bat eginez, gustora zeuden etxekoak egoerarekin.

 

Atsedenetik bueltan, gidoi berarekin jarraitzeko asmoarekin zeuden bi taldeak. Eibarrek zuen baloia eta beasaindarrek atzean itxaroten zion. Arrisku gehiegirik pasa zen bigarren zatia, Naiara atezainak lehen zatian nahiz bigarrenean baloiren bat edo beste gelditu bazuen ere. Baina aurrez esan bezala, legezko denbora amaitzeko bost minutu faltan berdindu zuen markagailua Eibarrek, Olatzen eskutik. Gol hau ez zuten espero beasaindarrek, baina are gutxiago 94. minutuan jasotakoa, berriro ere Olatzen eskutik. Golari jarraiki amaitu zen partida, ezertarako denbora gabe.

 

Golpe handia jaso zuten Beasaingo neskek, partidako minutu gehienak irabazten joan ondoren, punturik gabe gelditzean. Eibartarrek aldiz poz izugarria, goiko postuetan jarraitzeko ezin baitzuten punturik galdu.


Eibar: Iratxe, Naiara, Lete (Irati Murgoitio), Alaitz, Olatz, Larrus, Alonso, Basterra (Munitxa)(Ane), Melani e Irati Lazkano.

 

Beasain: Naiara, Claudia, Nagore, Izaro, Tania, Maialen (Leire), Ainhoa, Garazi, Ane Muruamendiaraz, Maddi (Miren Etxebeste) ta Irati (Janire).

 

Golak: Maddi 1-0; Olatzek 1-1 eta 1-2.