LIGA VASCA FEMENINA - JORNADA 2

Arratia - 0



Beasain - 2




PARTIDOS 2014-2015




13 de Octubre de 2014 –beasaingoneskak.wordpress.com

 

Lehenengo hiru puntuak lortu dituzte Beasain KE-ko neskek aurkari gogor baten aurka. Azkenaldian ondo ematen zaien taldea dela Arratia erakutsi dute goierritarrek 2-0 irabaziz etxetik kanpo. Aurreko asteko akatsak ongi gainditu dituzte beasaindarrek beren atea ondo babestuz.

 

Partida hasieran zelai erdiko borroka zen nagusi. Bi taldeek jokalari asko bildu zituzten bertan, joko aldaketa eta barruko baloi bidez aurkariengan zuloak sortu eta aprobetxatzeko asmoz. Lehenengo minutu lasai batzuen ondoren baloiarekin borrokan, Claudia Colmenerok susto handia eman zuen, belaunean min hartuz. Minutu batzuen ondoren ordea jokatzen jarraitu zuen, bigarren zatian Koldo Zaldua entrenatzaileak prebentzioz aldatuko bazuen ere. Partida aurrera zioan eta Arratiako taldeak baloia atzean ikutzearen ondorioz, beasaindarrek presioan gora egin zuten. Halako batean Irati Acosta bizkor ibili eta zentralari baloia lapurtu zion. Ate aurrean bakarrik aurkituzen eta ez zuen barkatu. Beasaindarrak 0-1 markagailuan aurreratuta, azken minutuetan gehiago iritgsi ziren etxekoak. Arratiarrek botatako tiro batean, Naiara Aldasoro atezainak salto egin eta buruarekin zutoina jo zuen. Minutu batzuk lurrean egon ondoren altxa eta jarraitu zuen jokoak.

 

Bigarren zatiaren hasieran kontzentratuta mantentzeko mezua zuten Beasaingo neskek. Bizkaitarrak ongi atera baziren ere erasora, kanpokoen ateak hutsean jarraitzen zuen. Hasierako minutu oso onak jokatu zituzten Arratiakoek, baloia erdian ondo eta azkar mugituz eta aukerak sortuz. Aldaketen ondorioz ordea, beasaindarrak baloi luzeak jartzen hasi ziren aurkarien bizkarrera eta hegaletan zeuden jokalariak aprobetxatuz partidaren kontrola berriz lehian zegoen. Area ertzeko falta jaurtiketa batean etorri zen Beasaingo nesken bigarren gola, Miren Arrondoren eskutik. Azken minutuak ere joan-etorri handikoak izan ziren bi taldeen aldetik baina ez zen markagailua mugitu.

 

Arratia: Irati, Agate (76’Deiene), Jone, Naia, Arrate, Yaiza (76’Cristina), Haizea (51’Ana), Josune, Natalia, Maite eta Gentzane.

 

Beasain: Naiara, Maialen, Claudia (54’Tania), Eider, Izaro (64’Miren), Irantzu, Garazi (79’Leire), Uxue, Ane Muruamendiaraz, Ainhoa (86’Ane Insausti) eta Irati (73’Janire).

 

Golak: Irati Acosta, Miren Arrondo.

 

Hiru puntuak Beasaingo neskenak beraz eta lehengo astetik buruan zituzten zalantzak argituta, gogotsu daude etxean egin dezaketena erakusteko. 

C.D. Arratia Video