LIGA VASCA FEMENINA - JORNADA 2

Hernani - 1



Betiko Neskak - 1




PARTIDOS 2014-2015




11 de Octubre de 2014 - hernanikoneskenfutboltaldea.wordpress.com

 

Bana berdindu du Hernanik gaur arratsaldean Betiko Neskaken aurkako norgehiagokan. Irati Altunaren gola ez da nahikoa izan talde bizkaitarra behingoz garaitzeko.

 

Arratsaldeko 16:30etan estreinatu da Andoni Loranen taldea bere jarraitzaileen aurrean. Gogor borrokatu dute etxekoek baina ezin izan dituzte hiru puntuak Zubipen gorde. Berdinketa honekin eta biharko emaitzen zain, Hernani bigarren postuan kokatzen da 4 punturekin.

 

Hernani baloiaren jaun eta jabe

 

Norgehiagokari gogotsu ekin dio etxeko taldeak. Baloiak jabe bakarra izan du eta hori Hernani taldea izan da. Txuri berdeak ondo kokatu dira futbol zelaian etanagusitasuna erabatekoa izan da. Hala ere, Betiko Neskakek izan du aukeraren bat markagailuan aurreratzeko. 15.minutuan, Maialen Agirre atezain txuriberdeak geldialdi bikaina egin du. Ezusteko honen ostean iritsi da Irati Altunaren gola, landutako partida bat burutu eta gero. Golak ez du eraginik izan etxeko taldean eta bere horretan aritu da, lana txukun egiten.

 

Une hunkigarria Zubipen

 

Bigarren zatiak ez du lehenengoaren antzik izan. Talde bizkaitarrak gora egin du eta baloiaren jabetza asko berdindu da. 17.minutuan sentimenduz betetako gertakaria jazo da. Ane Ibarburu jokalariari txalo zaparrada izugarria eskaini dio Zubipek aldatua izan denean. Hiru hilabetez Argentinara joango da praktikak egitera eta hori izan da bere jarraitzaileen oparia.

 

Golak ez du taldea indargabetu

 

Une hunkigarri honen ostean iritsi da talde bizkaitarraren gola, Deborah Dolarareneskutik. Golak ez du Andoni Loranen taldea kikildu eta partidaren azkeneko zatiaren jabe izan da. Aukera ugari izan dituzte markagailuan 2-1koa jartzeko, baina gehiagi barkatu dute eta partida 1-1 amaitu da.

 

Datorren astean: Beasain K.E.

 

Hurrengo jardunaldian derbi gipuzkoarra biziko da Beasainen. Txuri berdeek Beasaingo taldea garaitu beharko dute sailkapeneko lehenengo postuetan mantendu ahal izateko. Partida bizia izango da.

 

Hernani K.E: Maialen Agirre, Mara Aldasoro (74' Iraide Pejenaute), Maddi Ormazabal, Katia Ludwig (84' Ane Ludwig), Ane Ibarburu (61' Mireia Becerra), Andrea Isasa, Maitane Arribas, June Muxika, Leire Iñarrairaegi (78' Enire Beain), Mara Munduate (82' Uxue Rekondo) eta Irati Altuna.

 

Betiko Neskak: Maitane Bravo, Ane Mendoza (84' Sandra Gangoiti), Devorah Dolara, Idoia Bartolome, Maitane Bonilla (45' Ainhoa Ayarza), Xandra Urquijo, Josune Corral (60' Johana Cobelo), Raquel Ojenbarrena, Carla Perez (78' Irma Alonso), Naiara Manzano eta Xandra Camaño.

 

Golak: 1-0 Irati Altuna (20'), 1-1 Deborah Dolara (67').

 

Arbitroa: Igor Anduaga Sanchez

Noski Sky Video