LIGA VASCA FEMENINA - JORNADA 21

Beasain - 8



Lantaron - 0




PARTIDOS 2014-2015




Pixkanaka puntuak biltzen

 

Igartza albo batera utzi dute Beasaingo neskek asteburu honetan, baina zelaiz aldatuta ere etxeko partida irabazea zuten helburu. Etxeko lanak ongi egin dituzte beraz goierritarrek, Lantarongo taldeari 8-0 irabazi ondoren.

 

Lehen zatia hasi eta aukera garbi ugari izan zituzten etxekoek, ate aurrean asmatzen ez zutelarik. 15. minutura arte iraun zuen honek, Iratiren gol batek taldea aurreratu zuen arte; 1-0. Lantarongo taldeak ez zuen arriskurik sortzen etxekoengan, eta joko asko ikusi ez bazen ere lehen zati honetan aukerak ugariak izan ziren. Bigarren gola Janireren eskutik etorri zen 28. minutuan; 2-0. Atsedenera alde honekin joan ziren taldeak aldageletara.

 

Bigarren zatian aldiz, baloia ongi mugitzen hasi ziren beasaindarrak eta zelai erditik atera orduko aldea handitu zuten Maddiren eskutik; 3-0. Bigarren 45 minutuak, garbi menperatu zituzten etxekoek, baloia alde batetik bestera mugituz eta pazientziaz goruntz joz. Honen ondorioz jarraian etorri ziren golak, Janireren eskutik 4-0 ekoa 53. minutuan; korner baten ondoren bere atean 56. minutuan 5-0ekoa; Janirek beste bi 60. eta 65. minutuetan, 7-0; eta azkenik Maddik 85. minutuan 8-0ekoa. Esan beharra dago Lantarongo taldeak jende falta eta lesioengatik bederatzi jokalarirekin amaitu zuela.

 

Garaipe honekin, behekoekiko aldea nabarmendu eta goiko postuetara begiratzea ahalbidetzen die beasaindarrei. Azken partidetako dinamikarekin jarraituz, astebeteren buruan 3 partida garrantzitsu hauetako lehen puntuak lortu dituzte. Ostegunean dute Leioaren aurkako neurketa eta gogotsu ekingo diote asteari beraz.

 

Beasain: Naiara, Claudia (57 Tania), Izaro, Eider, Maialen (66 Garazi), Miren Etxebeste, Ane Insausti, Ainhoa (57 Leire), Ane Muruamendiaraz (66 Uxue), Janire eta Irati (35 Maddi).

 

Golak: 1-0 Iratik 16; 2-0 Janirek 28; 3-0 Maddik 46; 4-0 Janirek 53; 5-0 beren atea 56; 6-0 Janirek 60; 7-0 Janirek 65; 8-0 Maddik 85.