LIGA VASCA FEMENINA - JORNADA 21

Gasteizko Neskak - 3



Tolosa - 1




PARTIDOS 2014-2015




16 de Marzo de 2015 - Antxon Iglesias

 

Ilusio eta gogo handiz abiatu giñen Gasteiz aldera, bagenekien aurkari gogorra aurkituko genuela frenten, igotzeko postuetan dagoena.

 

Partida ondo hasi genuen, lehen zatia parekoa, gure aukerak izan genituen baina beraiek sartu zuten gola.

 

2. zatian, defentsan ezin heldu eta beste bi gol.

 

Ondoren Olaia Balda sartu zen zelaira, 2 urte jokatu gabe, bi hanketan ligamentu gurutzatuak hausita, denok behatzak gurutzatu eta… zer, ba gola sartu zuen, beste baloi bat zutoinera eta partidari buelta emateko zorioan izan giñen.

 

Denok pozten gara Olaia berriro gure artean dugulko eta lehen partida jokatu du, aurrera eta animo.

 

Zubian ditugun bi partiduak hil eta bizikoak izango dira.lehena ostegunean 12etan Betiko nesken kontra Erandion eta hurrengoa Usabalen Igandean 12.15etan Arratiaren contra.

 

Partidu honetara denok joan behar dugu animatzera, zalegoari dei berezia egiten diogu.


Golak: 1-0 Maialen, 2-0 Jenni, 3-0 Maider, 3-1 Olaia.