LIGA VASCA FEMENINA - Jornada 22

Leioako E. - 2



Hernani - 0




PARTIDOS 2014-2015




23 de Marzo de 2015 - hernanikoneskenfutboltaldea.wordpress.com

 

Esku hutsik itzuli da Hernani Leioatik

 

Ainhoa Antruejo eta Olatz Lopez jokalari bizkaitarren golei esker, Leioako Emakumeak taldea 2-0 gailendu zaio gipuzkoarrei. Hernaniko neskek joaneko partidan 2-0 irabazi zuten bizkaitarren aurka, denboraldi honetan Leioako Emakumeak garaitu ahal izan duen talde bakarra izanik. 22. Jardunaldian heldu da bizkaitarren mendekua. Argazkia: Maddi Aldasoro

 

Partida zaila

 

Partida zaila izango zela argi zuten Andoni Loranen neskek. Leioako Emakumeak taldea denboraldiaren hasieratik, gailurrean dauden boteretsuenen artean kokatu da. Nahiz eta Euskal Ligan lehenengoz aritu, igotzeko aukera garbiak dituela erakutsi du hasiera hasieratik. Baina, horrek ez ditu gipuzkoarrak kikildu eta hiru puntuak Leioatik osteko intentzioarekin egin dute salto zelaira. Joaneko partidan, talde boteretsua garaitzeko gai izan ziren eta hori errepikatzeko asmoz zuten hernaniarrek.

 

Hernanik, aurrez aurre borrokatu die etxekoei

 

Hasieratik, gogor ekin diote lehiari bi taldeek. Nahiz eta sailkapenean urrun egon, joko aldetik berdintasuna nagusitu da partidaren lehen atalean. Zenbait unetan, txuriberdeak nagusi izan direlarik. Baina, 32.minutuan Ainhoa Antruejo jokalariak markagailua estreinatu du. Gola golpe gogorra izan da Hernaniko neskentzat, hasieratik zaila zen helburua gehiago zailduz. Hala ere, borrokan jarraitu dute eta Leire Iñarrairaguik berdinketa jartzeko aukera paregabea izan du, atezain bizkaitarraren aurka banakako jokaldi bat izan duelarik. Lehenengo zatia amaitzear zegoenean, Olatz Lopez jokalariak behin betiko 2-0koa jarri du. Zigor handiegia talde txuriberdearentzat.

 

Bigarren zatian, Leioako Emakumeak jaun eta jabe

 

Bigarren golak bortizki astindu du talde gipuzkoarra, eta bigarren zatian Leioako Emakumeak horretaz baliatu da. Baloiaren jabe egin dira eta joko maila bikaina erakutsi dute. Sailkapenaren goialdeko postuetan kokatuta egotea merezi dutela frogatuz. Hernaniko neskek ezin izan dute markagailua mugitu eta partida 2-0arekin amaitu da.

 

Datorren astean, Tolosaren aurka Zubietan

 

Denboraldia amaitzeko lau jardunaldi falta direnean, astebururo final bat jokatzen dute talde guztiek. 23.jardunaldian, beste derbi gipuzkoar bati aurre egin beharko diote Andoni Loranen neskek, oraingo honetan Tolosa taldeari. Tolosa azken aurreko postuan kokatzen da,  20 punturekin, beraz, irabaztea premiazkoa dute gipuzkoarrek. Gauzak oso zail jarriko dituzte tolosarrek, baina, Hernanik ere irabaztea beharrezkoa duenez, lehia oso bizia ikusi ahal izango Zubietan, larunbatean,  12:45etan.

 

Leioako Emakumeak: Arrate Juste, Garazi Celaya, Nerea Viar (71’ Leire Landa), Idoia Perez, Nekane Learra, Iratxe Lizarazu, Naira Solis, Ane Etxebarria, Ainhoa Antruejo, Olatz Lopez (84’ Idoia Lopetegui) eta Diana Perez

 

Hernani K.E: Maialen Agirre, Mara Aldasoro (65’ Maddi Ormazabal), Mireia Becerra, Katia Ludwig (71’ Ane Ludwig), Andrea Isasa, Miren Unzueta, Leire Juanes, June Muxika, Leire Iñarrairaegui (54’ Irati Altuna), Mara Munduate (69’ Enire Beain) eta Iraide Pejenaute (60’ Uxue Rekondo)

 

Golak: 1-0 (32’) Ainoa Antruejo, 2-0 (44’) Olatz López.

Mikel Ugarte   1-0   gol anulado   2-0  
Maddi Aldasoro Argazkiak
Leioako Argazkiak