liga vasca femenina - Jornada 23

Beasain - 1



Betiko Neskak - 2




PARTIDOS 2014-2015




29 de Marzo de 2015 - beasaingoneskak.wordpress.com

 

Hiru puntuak Erandiora

 

Ezin izan zuten punturik lortu Beasaingo neskek aste honetan ere Igartzan. Aukerak etxeko taldeak izan arren bizkaitarrek egin zituzten bi golekin eraman zituzten hiru puntuak.

 

Lehen zatia hasi eta baloiaren jabetza etxekoena zen. Ez jabetza bakarrik, erandioarren atera hainbatetan jaurti zuten baloia baina ezin izan ziren markagailuan aurreratu. Beasaindarrek arriskua areaz kanpoko jaurtiketetan, eta geldikako baloietan egiten zuten. Baina aukera garbienak, goiko jokalarien arteko jokaldien bidez barruratzen zirenean eiten zituzten. Erandioko Betiko Neskek ordea ez zuten aukera gehiagoren beharra izan, behin iritsi ziren beasaindarren areara eta alderatze bat area txikian gelditu eta ez zuten barkatu; 0-1.

 

Atsedenetik bueltan berdin jarraitzen zuen egoerak, etxekoak gol bat atzetik eta aukerak egiten. Arrisku gehiago hartzen hasi ziren aurrera begira eta kostata baina baloia sareetara bidali zuen Maddik bigarren deboraren erdialdean; 1-1. Etxekoek ordea garaipena nahi zuten, eta gutxien espero zuten unean berriro ere aurreratu egin ziren bizkaitarrak; 1-2. Min handia egin zien espero ez zuten gol honek, eta ez zuten denborarik izan berriro ere berdintzeko.

 

Lanak aurrez eginak badituzte ere, puntu askok alde egin diete azken jardunaldietan beasaindarrei eta Aste Santuetatik itzultzean saiatu beharko dute denboraldiari amaiera ona ematen.

 

Beasain: Naiara, Maialen (Miren Etxebeste), Nagore, Izaro, Claudia, Leire (Janire), Uxue, Ainhoa, Garazi, Irati (Ane Insausti) eta Maddi.


Betiko: Maitane, Xandra, Leire, Rakel, Nuria, Uski, Johana, Naroa, Irma (Idoia), Naiara, Deborah (Ane).


Goles: 0-1 Irma; 1-1 Maddi, 1-2 Uski.

Ane Muruamendiaraz Argazki albuma