LIGA VASCA FEMENINA - JORNADA 24

Eibar - 1



Hernani - 0




PARTIDOS 2014-2015



12 de Abril de 2015 - hernanikoneskenfutboltaldea.wordpress.com


Eibarrek bere lidertza mantentzen du Hernaniren aurka 1-0 irabazi ostean

 

Derbi gipuzkoarrak gainditu gabeko irakasgaia dira denboraldi honetan txuriberdeentzat. Euskal liga amaitzeko bi jardunaldi bakarrik gelditzen direnean, hernaniarrak ez dira gai izan matematikoki salbatzeko behar zuten garaipena lortzeko. Eibar 1-0 gailendu da markagailuan eta hori horrela sailkapenaren lehen postuan jarraitzen du. Argazkia: Maddi Aldasoro

 

Gol aukera askorik ez

 

Liderraren aurkako partidak beti dira zailak, baina hiru puntuak lortzeko intentzioz salto egin dute zelaira txuriberdeek. Etxekoak egin dira baloiaren jabe eta jokoa beraiena izan da lehenengo zatian. Hala ere, ez dira gai izan Maialenen atera arriskuz hurbiltzeko. Andoni Loranen neskek ondo eutsi diote Eibarren jokoari eta korner jokaldietan izan dituzte gol aukera garbienak. Nahiz eta joko aldetik etxekoak nagusi izan, arrisku aukeren aldetik oso berdinduta egon dira bi taldeak, txuriberdeek markagailua estreinatzeko aukera garbienak izan dituztelarik. Hori horrela, atsedenaldira 0-0 iritsi dira.

 

Atsedenaldiaren ostean, Eibar indartsu

 

Partidaren bigarren zati honetan, Eibarrek argi erakutsi du lehenengo postuan egotea merezi duen taldea dela. Joko maila altua mantendu dute norgehiagoka osoan zehar eta hernaniarrak bere zelaian sartzea lortu dute. Denborak aurrera egin ahala, txuriberdeen kemena gutxitzen joan da eta 65.minutuan Eibarrek 1-0ekoa jarri du, atzelari txuriberdeek baloia beraien atean sartu baitute.

 

Partida amaieran, Hernani kementsu

 

Hernaniko neskak, denboraldi honetan behin baino gehiagotan erakutsi duten bezala, partidaren azkeneko minutura arte gogor borrokatzen aritu dira. Partida amaitzear zegoenean, Andoni Loranen neskek indarrak atera dituzte eta berdinketaren bila joan dira adoretsu. Azkenean, ezin izan dute markagailua aldatu eta hiru puntuak Eibarren gelditu dira.

 

Datorren astean, Peña Athletic

 

Denboraldia amaitzeko bi partida besterik ez dira falta. Bi final izango dira Hernaniko neskentzat. Txuriberdeek salbazioa ahalik eta azkarren lortu nahi dute, datorren urtean euskal ligan jokatu ahal izateko. Gaurko emaitzen ostean, hernaniarrak 9.postuan kokatzen dira 26 punturekin. Bizkaitarrak aldiz, 10.postuan kokatzen dira, txuriberdeen puntu berberekin.

 

 Eibar S.D: Iratxe Moreno, Naiara Lete, Irati Murgoitio (60´: Irune Jimenez), Alaitz Seoane, Olatz Aretio, Maitane Basterra, Ainhoa Alonso (86´: Amaia Municha), Haizea Ribera (58´: Ane Egaña), Haizea Lomba (75´: Ane Atristain), Melani Concepción eta Irati Lazkano.

 

Hernani K.E: Maialen Agirre, Mireia Becerra (77´: Olatz Jaka), Maddi Ormazabal (77´: Mara Aldasoro), June Muxika, Andrea Isasa, Miren Unzueta, Iraide Pejenaute (74´: Katia Ludwig), Maitane Arribas, Leire Iñarrairaegui, Mara Munduate (64´: Enire Beain) eta Irati Altuna (71´: Ane Ludwig).

 

Golak: 1-0, 60´: Miren Unzueta (pp).

 

Epailea: Oscar Luque Balbas

Maddi Aldasoro Argazki albuma
Noski Sky Argazki albuma

Video resumen del encuentro - Autor: Noski Sky

Jugada del córner: fue gol?? - Autor: Noski Sky