lIGA VASCA FEMENINA - Jornada 24

Tolosa - 0



Leioako E. - 1




PARTIDOS 2014-2015




12 de Abril de 2015 – Antxon Iglesias

 

Aurkari gogorra zetorren Berazubira, gainera oso motibatua, 2. mailara igotzeko aukerakin, irabaztea derrigorrezkoa zuten.

 

Gu ere indar berrituta baina zerbaitengatik doaz hor goran eta segidan ikusi zen.goran presionatzen ziguten eta gu baloia ezin atera ibili giñen.

 

Okasio garbienak guk izan genituen, gol bat anulatu ziguten jokoz kanpo dudoso batean eta Olaiak izan zuen partiduko aukera garbiena kontraeraso batean, atezain aurrean bakarrik geldituz baina geldiketa ederra egin zion.Lehen zatia bukatzeko 10 minutu falta zirela etorri zen berain gola, baloia lapurtu ziguten, presioa egin ondoren eta gola.

 

Zati honetan beraiek nagusitu ziren.

 

2. zatian berriz guk aurrera egin genuen, hobeto jolastu genuen, beste bi okasio garbiak izan genituen baina ezin.

 

Sortea noizbait gure alde izango dugulakoan gaude.

 

Bi partidu gelditzen dira, larunbatean Bizkerre dator Usabalera, arratsaldeko 17:30etan.

 

Oraingoan bai ez badugu irabazten ia aukera guztiak galduko genituzke kategoria mantentzeko.


Gol: 0-1 Leire Landa (37').