LIGA VASCA FEMENINA - JORNADA 4

Leioako E. - 1



Beasain - 0




PARTIDOS 2014-2015




27 de Octubre de 2014 - beasaingoneskak.wordpress.com

 

Esku hutsik itzuli ziren Leioatik Beasaingo neskak partida gogor baten ondoren. Bazekiten aurkari zaila zela eta aurre egiten saiatu arren, 1-0ekoarekin itzuli ziren goierritarrak etxera. Leioako taldeak argi du lehen postuan jarraitzeko eta denboraldi on bat egiteko etxeko puntuak irabazi behar dituela eta hori egin zuten.

 

Lehen zatia, guztiz etxekoentzat izan zen. Beasaingo nesken taldea ez zen gai izan partidan sartuta ateratzeko eta bertakoak berriz oso ondo kokatuta zeuden zelaian. Horren ondorioz, bizkaitarrak baloiaren jaun eta jabe ziren. Baloiaren jabetzak ez zuen txuri-urdinen hanketan irauten. Hala ere lehen zatia aurrera joan ahala, beasaindarrak atzean zerbait hobe kokatu ziren, baina ez zen nahikoa izan etxekoen jokoa gelditzeko eta talde osoaren jokaldi batetik etorri zen Ainoaren gola. Aukeraren bat gehiago izan arren, ez zuten markagailuko aldea handitzerik izan bertakoek.

 

Atsedenetik bueltan, Koldo Zalduaren neskak golaren bila atera ziren. Baloiaren jabetza guztiz izan ez bazuten ere, Leioako taldearen lehen zatiko jokoa baliogabetzea lortu zuten. Bi taldeak iritsi ziren bestearen atera gola egiteko asmoz, baina ez zuten lortu markagailua gehiago mugitzerik. Esan beharra dago, beasaindarrak arrisku handiarekin pare bat alditan iritsi zirela etxekoen area ingurura, baina ez zuten asmatu. Azken minutuetan hortzak ongi estutu zituzten txuri-urdinek, baina denbora aurka zuten. Ezin izan zuten golik lortu goierritarrek, baina beste itxura bat eman zuten lehen zatiarekin alderatuz.

 

Hiru puntuak beraz, Leioako emakumeentzat izan ziren eta taularen goiko zatian jarraitzen dute. Ikusgarria da egin duten denboraldi hasiera, jokatutako puntu guztiak lortzeaz gain, 11 gol alde eta aurka bat bera ere ez dute jaso. Bestalde Beasaingo neskak taularen erdian kokatzen dira eta datorren astean garaipen bolada hori berreskuratzeko prest daude.

 

Leioako E.: Uxue, Nere, Garazi, Ziortza (Idoia), Nekane, Ane, Lope (Iratxe), Olatz, Diana, Leire Landa (Maialen Martínez) y Ainoa.

 

Beasain: Naiara, Eider (Miren Etxebeste), Miren Arrondo, Izaro, Tania, Irantzu, Uxue, Janire (Alazne), Garazi, Irati (Ane Insausti) eta Ainhoa.

 

Golak: 1-0 Ainoa Antruejo.

Mikel Ugarte   Jugada del gol