LIGA VASCA FEMENINA - JORNADA 5

Barakaldo - 1



Hernani - 1




PARTIDOS 2014-2015




02 de Noviembre de 2014 - hernanikoneskenfutboltaldea.wordpress.com

 

Berdinketa gazi-gozoa Hernanirentzat

 

Bana berdindu zuten atzo Barakaldo eta Hernanik La Sieben jokatutako partidan. Tentsio altuko norgehiagoka izan zen, bi taldeek irabaztea zuten helburu eta horrek bizitasun asko eman zion partidari. Estitxu Lopez jokalari bizkaitarraren eta June Muxika txuri berdearen golei esker markagailuan 1-1 ezarri  zen. Argazkiak: Maddi Aldasoro.

 

Lehenengo minutuetan, Barakaldo nagusi

 

Epaileak partidari hasiera eman orduko, etxeko taldeak gogor ekin zion norgehiagokari. Hernani bere zelaian sartzea lortu zuen Barakaldok eta 15.minutuan markagailuan aurreratu ziren. Golegilea Estitxu Lopez izan zen. Kolpe gogorra izan zen gipuzkoarrentzat, baina ez ziren kikildu eta zelaian nagusitasuna hartzen hasi ziren. Lehenengo 30 minutuetan Barakaldoren esku zegoen partida hankaz gora jarri zuten Hernaniko neskek, eta beraien jokoa erakusten hasi ziren, partida guztiz aldatuz. Markagailua berdintzeko ere aukera ugari izan zituzten gipuzkoarrek.

 

Bigarren zatian, intentsitate altua

 

Bigarren zatian bere horretan jarraitu zuten bi taldeek. Partida garrantzitsua zela bazekiten, eta hiru puntuak lortzea besterik ez zuten buruan jokalari guztiek. Hori horrela, tentsio altuko partida gozatu ahal izan zuten bertara gerturatu zirenek. Andoni Loranen neskek izan zituzten aukera garbienak, baina markagailuan 1-0 jarraitzen zuen.

 

Penalti txuriberdeen alde 69.minutuan

 

Norgehiagoka une interesgarrienean zegoenean, June Muxikak berdinketa jarri zuen markagailuan. Zoriontasun eta lasaitasun aurpegiak ikus zitezkeen Hernaniko jokalarietan. Lana txukun egiten ari ziren, eta berdinketa merezi zutela uste zuten. Gola egin ostean, talde txuriberdea indarrez bete zen eta Barakaldo bere zelaian sartzea lortu zuen. Partidua amaitzear zegoenean, Irati Altuna hernaniarrak aukera paregabea izan zuen hiru puntuak etxera ekartzeko, baina ezin izan zuen atezaina gainditu eta partida 1-1 amaitu zen.

 

Emaitza ona, baina Hernanik gehiago merezi

 

Puntu ona lortu zuten gipuzkoarrek Barakaldoren aurka. Baina, norgehiagokan erakutsitako joko eta intentsitate mailarengatik, gehiago merezi izanaren sentsazioa zuten Andoni Loranen neskek. Atzoko partidan ikusi zen taldeak, denboraldi honetan edozer gauza egiteko gai dela erakutsi zuen. Lan txukuna egin zuten Hernaniko neskek, eta hori da bidea pixkanaka sailkapenean gora egiteko. Gaurko emaitzen zain, Hernani 10.postuan mantentzen da 5 punturekin.

 

Barakaldo: Sandra de Leon, Llorente Ortega, Marta Sanchez, Uxue Goitia (69´:Yaiza Urdiales), Meritxel Alonso, Marta Olmedillo (45´: Janire Monroy), Ane Gallardo, Cristina Melguizo, Rebeca Lopez, Nerea Gomez eta Estitxu Lopez.

 

Hernani K.E: Maialen Agirre, Mara Aldasoro, Maddi Ormazabal (66´: Katia Ludwig), June Muxika, Andrea Isasa, Miren Unzueta, Iraide Pejenaute (80´: Leire Olasagasti), Maitane Arribas, Leire Iñarrairaegi (74´: Amaia Irastorza), Mara Munduate (57´: Enire Beain) eta Irati Altuna.

 

Golak: 1-0, 15´: Estitxu Lopez; 1-1, 69´: June Muxika.