LIGA VASCA FEMENINA - Jornada 5

Beasain - 3



Tolosa - 2




PARTIDOS 2014-2015




04 de Noviembre de 2014 – Antxon Iglesias


Beasainera joan giñen 3 puntuak ateratzeko eta taulan goiko postuetara hurbiltzeko asmoarekin.


Partidua espezial hasi zen, Leirek pase zoragarri bat, defensari bizkarra bilatuz, Maddiren desmarkea ikusiz eta honek atezainaren gainetik baloia jaurtiz gola.

Baina Beasaindarrak erditik atera eta hurrengo jokaldian pase luze bat egin eta erdiratu extremoak eta aurrelariak go bikaina. Gure defensaren konzentrazio faltaren ondorioz.


Lehen zatia horrela bukatu zen, bi taldeak aukerak egiñez eta baloiaren jabetza erdibana.


2. zatian etorri zen beraien 2. gola, zelai erdian baloia galdu, defentsa aurreratuta zegoenez, aurrea hartu eta gola. Gero guk izan genuen aukera batenbat baina ezin eta 3. defentsa eta atezain arteko gaizki ulertu baten ondorioz iritsi zen. 5 minutu falta zirela 2. sartu genuen jaurtiketa eder batean baina denborari kgabe berdintzeko.

Partidu eskasa jokatutakoa, zelai erdian joko gehiago egin behar dugu, jokaldia gehiago elaboratu, pase luzeak gehiegi bota genituen eta beraien atzelariak ez genituen ustekabean hartzen, jokalariak baditugu joku hobegoa egiteko eta atzekaldean errezegi sartzen dizkigute golak, konzentrazioa handiagoa eta tensio gehiago eduki behar dugu.


Hurrengo larunbatean 15:30etan Zarauz  dator Usabalera, puntuak etxean gelditu behar dira, ea jokoa hobetzen dugun.


02 de Noviembre de 2014 - beasaingoneskak.wordpress.com

 

Hiru punturekin berriro martxan!

 

Aurreko asteko porrotaren ondoren eta aurkari zuzenak direla ikusita, gogor atera zen Beasaingo taldea atzoko derbi gipuzkoarrean. Hiru puntuak txuri-urdinentzat izan ziren arren, markagailuari buelta eman beharra izan zioten bertakoek. Derbi guztietan bezala, bi taldeak tentsio ugarirekin jolastu zuten, aurkariari baloia kendu eta ezustean harrapatzeko asmoz.

 

Lehen zatia hasi eta tolosarrei partidan sartzeko denborarik eman gabe izan zuen lehen aukera garbia etxeko taldeak, baina ez zuten asmatu. Tolosak baloia eduki nahi zuen eta pase garbiak eginez jokatu. Aurrelariak baloia hartzera jaisten ziren, buelta eman eta atzelariak lekuz kanpo uzteko. Honela aurreratu zen Tolosako taldea, defentsa aurrean zutelarik beasaindarrek, barneko baloi bat eman eta ate aurrean aurkitu zen Maddi 0-1ekoa eginez. Beasaindarrak ordea, aurreko partidetan erautsi bezala, hau ospatzeko aukerarik utzi gabe, berehala berdindu zuten partida Iratik eginiko jaurtiketa batekin. Lehen zatia aurrera joan ahala Tolosako taldeak baloia atzetik jokatuz atera nahi zuen, baina bertakoek aurrean eginiko presioaren ondorioz, ez ziren eroso kokatzen zelaian. Markagailua berdinduta joan ziren beraz taldeak aldageletara.

 

Atsedenetik bueltan ere, etxeko taldeak aukera garbi bat izan zuen eta lehen zatian baina arrisku gehiago sortzen zuten aurrean. Intentsitate handiarekin atera ziren beraz txuri-urdinak eta baloi batek langan eman ondoren, berehala sartu zuten 2-1ekoa Ane Muruamendiarazen eskutik. Etxeko taldearen aldaketen ondoren, Tolosako taldea ideia gabe gelditzen hasia zen eta ez zuten aukera garbirik sortzen beasaindarren atean. Halako batean baloia borrokatuz, Alaznek beasaindarrentzat markagailura igo zuen 3-1ekoa lasaitasuna emanez taldeari. Tolosarrak honi buelta eman nahian aldaketak egin eta etxeko taldearen aterantz gerturatzen hasi ziren. Ondo eutsi zieten bertakoek, baina airez zetorren baloi bat zuzenean errematatu zuen Marrek eta markagailuko aldea murriztu zuen; 3-2 minutu gutxiren faltan. Denbora falta horrekin eta presaka, ezin izan zuten gehiago egin eta hiru puntuak etxean gelditu ziren.

 

Honela taularen goikaldean kokatzen dira Beasaingo neskak, egoera eroso batean. Lan ona egiten ari diren seinale Koldo Zaldua eta bere neskak, jokatu diren bost partidetatik hirutan garaipena lortuz. Tolosarrak ere ez daude gaizki kokatuta, baina beheko taldeekiko tartea ez da handia. Datozen jardunalditean ikusiko da beraz edialdean  kokatuta daudenen garapena.

 

Beasain: Naiara, Eider (Leire Goya), Miren Arrondo, Izaro, Tania, Irantzu, Garazi (Janire), Uxue (Ane Insausti), Ane Muruamendiaraz, Irati (Alazne), Ainhoa (Miren Etxebeste).

 

Golak: Irati, Ane, Alazne (Beasain). Maddi, Mar (Tolosa).