LIGA VASCA FEMENINA - Jornada 6

Eibar - 1



Beasain - 0




PARTIDOS 2014-2015




10 de Noviembre de 2014 - beasaingoneskak.wordpress.com


Aukerak txuri-urdinek, puntuak Eibarrek

 

Jardunaldi gogorra zen Beasaingo neskentzat, izan ere bigarren postuan kokatzen zen Eibar sendo baten aurka ez da inoiz izaten partida erraza. Goierritarrak ordea jarrera onarekin atera ziren zelaira, punturen bat lortzeko asmotan. Aukera garbiren bat bi taldeek izan bazuten ere, 83. minutuan beasaindarren atea zulatu eta etxean gelditu ziren hiru puntuak; 1-0.

 

Lehen zatia hasi eta argi ikusi zen partidaren nondik norakoa. Eibarrek zuen baloiaren jabetza baina kanpokoen talde osoko defentsa lanari esker, asko kostatzen zitzaien aurrera egitea eibartarrei. Lehen zatiko lehen bi aukerak Melanik izan zituen, biak area ertzeko falta jaurtiketa bidez, baina zuzenean kanpora joan ziren. Hortik aurrera beasaindarrak atzean sendo ziren eta etxekoak baloi luzeak erabiltzen hasi ziren. Honela baloia lapurtu eta kontraerasoan pare bat aukera ere izan zituzten txuri-urdinek. Alboko sakeren bat ere izan zuten aukera garbi gisa goierritarrek baina markagailuak hutsean jarraitzen zuen.

 

Aldageletatik bueltan, Eibarko taldeak jende gehiago sartu zuen erdialdean, baina beasaindarren lanari esker aukera argirik ez zuten sortzen. Bigarren zatia, lehenengoaren oso antzekoa izan zen eta hemen ere aukera nagusiak kanpoko taldearentzat izan ziren. Azpimarratu beharra dago bi atezainek eginiko geldiketa bana. Naiarak barrura zioan tiro bat, eskuaz langa gainetik  bidali zuen. Bestalde atezain eibartarrak ere bere lana egin zuen Ainhoaren aurrean bakarrik zela, oinaz baloia atetik ateratzen. Honela 83. minutuan eskuin hegaletik sartu zen sakon Eibarko taldea eta Alaitzek errematatu zuen partidako gol bakarra eginez; 1-0. Txuri-urdinek izan zuten beste aukeraren bat baina ez zuten asmatu.

 

Esku hutsik baina sentsazio honekin itzuli ziren etxera beraz Beasaingo neskak. Aurreko jardunaldietan zalantzaren bat erakusi badute, argi ikusi da aste honetan talde osoko lanak eman ditzakela fruituak, bai gola lortzerako orduan baita defenditzerakoan ere.

 

Beasain: Naiara, Eider, Miren Arrondo, Izaro (Janire), Ane, Irantzu (Leire), Miren Etxebeste (Tania), Uxue, Garazi, Ainhoa eta Irati.

 

Gola: 1-0 Alaitz (83’).