LIGA VASCA FEMENINA - Jornada 6

Hernani - 3



Gasteizko Neskak - 0




PARTIDOS 2014-2015




09 de Noviembre de 2014 - hernanikoneskenfutboltaldea.wordpress.com.

 

Futbol erakustaldia Zubipen

3-0 gailendu zen atzo Hernani Gasteizko neskaken aurkako partidan. Golak Andrea Isasa, Uxue Rekondo eta Miren Unzuetaren eskutik heldu ziren. Andoni Loranen neskek joko maila bikaina erakutsi zuten atzo Zubipe futbol zelaian, eta argi utzi zuten denboraldi honetan edozer gauza lortzeko gai direla. Argazkiak: Maddi Aldasoro

 

Gasteizko Neskak, bat gutxiagorekin

 

Partida garrantzitsua zen atzokoa, txuri berdeek bazekiten irabaztea ezinbestekoa zela eta hori lortzeko asmoz egin zuten jauzi zelaira. Hasiera bortitza izan zen, eta 3.minutuan Dorleta Elejalde jokalari gasteiztarrak txartel gorria ikusi zuen. Mara Munduate txuriberdea atezainaren parean bakarrik gelditu behar zenean, Gasteizko Neskakeko jokalariak lurrera bota zuen eta epaileak ez zuen bi aldiz pentsatu jokalaria kanporatzeko garaian.

 

Lehenengo zatian, futbol erakustaldia

 

Jokaldi honen ostean, Hernanik bere egin zuen lehenengo zatia eta bertara gerturatu zirenek futbol bikaina ikusi ahal izan zuten. 28.minutuan iritsi zen etxekoen gola Andrea Isasaren eskutik. Markagailuak 1-0 erakusten zuen, eta Andoni Loranen neskek berdin jarraitzen zuten, baloia jokatzen eta partida gozatzen. Jokaldi eder baten ostean iritsi zen bigarren gola. Mara Munduatek hegalean banakako jokaldi bat egin ostean, erdiratu eta Uxue Rekondok atezain gasteiztarra gainditu zuen. Hala ere, nahiz eta Hernani izan baloiaren jaun eta jabe, Gasteizko Neskek 36.minutuan gola sartu zuten, baina epaileak jokoz kanpo zegoela esan zuen.

 

Bigarren zatia, berdinduagoa

 

Gogor ekin zioten gasteiztarrek bigarren zatiari. 5.minutuan Maialen Agirrek, Zumarragako jokalariak, geldiketa ikusgarri bat egin behar izan zuen markagailuan 2-0ekoa mantzentzeko. Bigarren zati honetan, nahiz eta Hernanik aukera garbienak izan, gasteiztarrek ere aukerak izan zituzten Maialenen atea zulatzeko.  60.minutuaz geroztik, berriro hartu zuten hernaniko neskek partidaren kontrola eta 2 aukera garbiren ostean iritsi zen 3-0ekoa. Partida amaitzear zegoenean, 87.minutuan, Miren Unzuetak buruz errematatu zuen korner bat, behin betiko emaitza lortuz.

 

Hernani, edozer lortzeko gai

 

Garaipen honek, konfiantzaz bete du aldagela. Joko maila altua erakusten ari zen Hernani azken jardunaldietan, baina hori ez zen emaitzetan islatzen. Garaipen garrantzitsua izan da aste honetakoa, hirugarren postuan aurkitzen den talde indartsu baten aurka.  Datozen partidetan jarraitu beharreko bidea aurkitu du taldeak, eta hori lortzeko era bakarra lana da. Hiru puntu hauekin, eta gaurko partiden zain, Hernani 7.postuan kokatzen da, 8 punturekin. Datorren astean, Bizkaira bidaiatu beharko du taldeak goizeko 12etan Arratiaren aurka jokatzeko.

 

Hernani K.E: Maialen Agirre, Mara Aldasoro (57': Olatz Jaka), Maddi Ormazabal, June Muxika, Andrea Isasa, Miren Unzueta, Iraide Pejenaute (30': Katia Ludwig), Maitane Arribas, Uxue Rekondo (59': Enire Beain), Mara Munduate (70':Leire Iñarrairaegi) eta Irati Altuna (66': Nagore Eizagirre).

 

Gasteizko Neskak C.D: Olatz Garmendia (46':Noelia Moreno), Estibalitz Plaza (34':Olaia Elorriaga), Maider Gardoki, Amaia Latorre, Alba Garcia, Haizea Azpilicueta, Jenayra Bitorosa (82': Beatriz Resines), Maria Ortiz, Itxaso Alcorta, Andrea Perez (46': Ana Gonzalez), Dorleta Elejalde.

 

Golak: 1-0, 28': Andrea Isasa; 2-0, 33': Uxue Rekondo; 3-0, 87': Miren Unzueta.