LIGA VASCA FEMENINA - Jornada 7

Arratia - 2



Hernani - 1




PARTIDOS 2014-2015




18 de Noviembre de 2014 - Cantera Deportiva


El Arratia sacó el orgullo para imponerse al Hernani pese a las numerosas bajas. Las amarillas prefirieron esperar bien posicionadas y el 1-0 llegó en la primera mitad. Rebeca aprovechó un pase de Yaiza tras un envío largo de Maite.

 

Tras una segunda parte igualada el Hernani empató de falta directa en el 85', pero en el 90' Toto cabeceó un córner centrado por Jone.


16 de Noviembre de 2014 - hernanikoneskenfutboltaldea.wordpress.com

 

2-1 amaitu da gaur goizean Arratia eta Hernaniren artean jokatutako partida. Andoni Loranen neskak izan dira baloiaren jaun eta jabe, baina ez da nahikoa izan hiru puntuak etxera ekartzeko. Azkeneko minutuan sartu du Naia Totorikak garaipenaren gola talde bizkaitarrarentzat.

 

Gola oso azkar

 

Goizeko 10:30ak baziren ere, gipuzkoarrek energiaz beteta egin dute salto zelaira. Lehenengo minutuak txuri berdeenak izan dira. Zelaia bere egin dute eta lasaitasun osoz jokatzen hasi dira. Baina, guztia alde zegoenean, etxeko taldea markagailuan aurreratu da.  Rebeca Hernandez jokalari bizkaitarrak, kontraeraso bat aprobetxatu eta area kanpotik garaitu du Alazne atezaina.

 

Partida berdinduta

 

Golpe gogorra izan da Andoni Loranen neskentzat eta horretaz baliatu dira Arratiako jokalariak. Golaren ostean, partida berdindu eta bi taldeek izan dituzte aukerak. Lehenengo zatia amaitzear zegoenean, Hernaniko neskek Arratia bere zelaian sartu eta jokaldi ikusgarriak egiten hasi dira. Hori horrela, 39.minutuan markagailua berdintzeko aukera paregabea izan dute gipuzkoarrek.

 

Bigarren zatia, txuriberdea

 

Hernaniko neskek bazekiten gaur irabaztea oso garrantzitsua zela, beraz bigarren zatia indarrez gainezka hasi dute. Aurreko jardunaldian futbol erakustaldia eman bazuten, gaur ere ez dira antzean gelditu. Bigarren zatian, talde bakarra ikusi ahal izan da zelaian, talde gipuzkoarra. Hala ere, Hernaniren gola ez da 85.minuturarte iritsi. Leire Juanes jokalariak gol ikusgarria sartu du ia kanpo erditik jaurtitako falta baten bitartez.

 

Gehiegizko zigorra 45.minutuan

 

Partida berdinketa batekin amaitu behar zela zirudienean, Arratiako kapitainak korner bat errematatuz, garaipenaren gola sartu du. Golaren ostean, epaileak norgehiagokaren amaiera adierazi du eta talde txuriberdeak ez du gehiagorako astirik izan.

 

Datorren astean, Bizkerreren bisita

 

Joko aldetik, Hernani nagusi izan da gaurko partidan, baina hori ez da markagailuan islatu. Datorren astean, talde bizkaitarrarekin neurtu beharko da Zubipen. Porrot honen ostean, talde txuriberdea 10.postuan kokatzen da 8 punturekin. Arratia berriz, 5.postuan aurkitzen da 10 punturekin. Argi dago, puntu ezberdintasuna oso txikia dela. Beraz, datorren asteko partida garrantzitsua izango da Hernaniko neskentzat sailkapenean gorantz egin ahal izateko.

 

Arratia CD: Patricia Fernandez, Jessica Hernandez (75´: Aintzane Iturrioz), Jone Echevarria, Rebeca Hernandez, Deiene Aves (89´: Amaia Gonzalez), Naia Totorika, Arrate Arrieta, Yaiza Bueno, Natalia Torralba, Maite Jayo eta Gentzane Alday (10´: Haizea Cerrada).

 

Hernani: Alazne Urdangarin, Mara Aldasoro, Maddi Ormazabal (64´ Maitane Arribas), Katia Ludwig (64´ Olatz Jaka), Andrea Isasa, Miren Unzueta, Iraide Pejenaute (55´ Leire Juanes), June Muxika, Uxue Rekondo (46´ Leire Iñarrairaegi), Mara Munduate (60´Enire Beain) eta Irati Altuna.

 

Golak: 1-0 (10´) Rebeca Hernández; 1-1 (85´) Leire Juanes; 2-1 (90´) Naia Totorika.