LIGA VASCA FEMENINA - JORNADA 8

Lantaron - 1



Beasain - 3




PARTIDOS 2014-2015




24 de Noviembre de 2014 - beasaingoneskak.wordpress

 

Garaipenera itzuli da Beasain

 

Aurreko porrotak atzean utzi nahi zituen Beasaingo nesken taldeak. Horretarako igande goizean Arabako lurretara bidaiatu zuten, Lantaron baitzuten aurkari. Lantaronek aldiz aurreko jardunaldietan erakutsitako lehia hori mantendu nahi zuten.

 

Lehen zatian argi gelditu ziren ordea bi taldeen paperak. Baloia beasaindarrek izango zuten, eta etxekoek berreskuratzean kontraerasora joko zuten. Partida hasi eta berehala, txuri-urdinek arriskuko jokaldiak egin zituzten. Baloia zelai erdian eusten zuten, eta hegatelara zabaldu. Epaileak jokoz kanpo ugari adierazi zituen beasainen jokoa moztuz, asko oso mugan izanik, baina goierritarrek hegaletatik sartzen jarraitu zuten. Honelako jokaldi batean Ane Muruamendiarazek baloia aurrerantz eraman, Garazik areako marra zeharkatu eta atzeranzko pase batekin Ainhoaren gola etorri zen; 0-1. Markagailuko aldea handitzeko aukerak izan bazituzten ere, arabarrek izan zuten beren aukera. Area barruan falta jaurtiketa ez-zuzen bat izan zuten, hau ere nahiko polemikoa, baina ez zuten asmatu.

 

Aldageletatik bueltan partidak berdin jarraitzen zuen. Txuri-urdinak aurretik ziren, baina gol bakarreko diferentziaz. Baloi jabetza, bigarren zati honetan ere beasaindarrena zen. Ez zirudien asko aldatuko zenik partida eta Irantzuk, zelai erditik Garaziri eginiko pase batez, atera bota eta kanpokoen bigarren gola etorri zen; 0-2. Lantarongo taldeak baloiaren jabetzarik ez bazuen ere, pase luze batean, defentsaren bizkarra bilatu eta markagailuko aldea murriztu zuen Rebecak. Ez zituen gauzak askorik aldatu honek, eta beasaindarrek erasoan jarraitzen zuten. Hirugarren eta azken gola, penalti garbiz egin zuten txuri-urdinek. Uxue area barruan bota zuten, atezainaren aurrean bakarrik gelditzen zelarik. Penaltia Miren Arrondok jaurti, eta barrura; 1-3.

 

Larritasun gehiegirik gabe lortu zuen Beasaingo taldeak garaipena. Uneoro hiru puntuak arriskuan jarri gabe. Hiru puntu hauekin, berriro dira taularen goialdean. Aurreko bi porrotak ahaztu eta garaipen honi probetxua ateraz.

 

Beasain: Naiara, Maialen (Tania), Miren (Eider), Izaro, Ane Muruamendiaraz, Irantzu, Uxue (Ane Insausti), Ainhoa, Garazi (Miren Etxebeste), Janire (Leire) eta Irati.

 

Lantaron: Ainhoa, Irati, Sonia, Nicole, Adriana, Loren, Marta, Clara, Rebeca, Lidia eta Laura.

 

Golak: Rebeca (Lantaron); Ainhoa, Garazi eta Miren Arrondo (Beasain).

Siempre con vosotros Galería fotográfica