LIGA VASCA FEMENINA - JORNADA 9

Arratia - 2



Tolosa - 1




PARTIDOS 2014-2015



01 de Diciembre de 2014 – Antxon Iglesias

 

Berriro ere Bizkaira bidaiatzea tokatu zaigu. Orain arte bertan jokatu genituen bi partidetan ez genuen punturik lortu eta oraingoan gure txanda zen. Sailkapenean atzeko postuetan geratzen ari gara eta bai edo bai irabazi beharreko partidua zen. Autobusean joaten garenean elkar motibatzen saiatzen gara, gaurkoan posible dela esanez eta giro ona sortuz. Horrela, Igorrera iristean, hiru puntuak eskuratzeko esperantzarekin jaitsi ginen autobusetik. Musika alaiaren melodiapean berotzen hasi ginen, baina partidurako bost minutu falta zirela, Mirari postura txarrean erori eta belaunean min hartu zuen. Hortaz, anbulantzian ondoko herriko anbulatoriora eraman zuten eta guk bitartean partidari ekin genion.

 

Egia esan, lehenengo zatian gehienbat partidua dominatua izan genuen, atzean intentsitatez jokatuz eta baloia gure jabetzan edukiz. Hala ere, aurrean aukera garbiren bat besterik ez genuen izan eta 0-0arekin joan ginen aldageletara. Bigarren zatian aurrekoan bezain indartsu hasi ginen, lehenengo minutuetan aukera oso argia izanez. Baina azken aldian gertatzen ari zaigun moduan, beraiek aukera bat izan eta gola sartu zuten. Nahiz eta taldea burumakur geratu, korner batean Maddi Garikanok buruz gola sartu zuen eta orduan hiru puntuak eskuratzea posible zela pentsatu genuen. Hala ere, 88.minutuan beraiek gola egitea lortu eta hiru puntuak etxeak geratu ziren.

 

Min handia eman digun porrota izan da, aurkaria baino hobeto jokatu arren, berriro ere punturik gabe itzuli baikara etxera. Entrenamenduetan egiten duguna partiduetan islatu behar dugu eta hori oraindik ez dugu erabat lortu. Lanean jarraitu behar dugu, gure jokoa bilatuz. Talde bikaina daukagu eta gorako postuetarantz joan beharra daukagu kosta ala kosta.

 

Hurrengo partida Hernanin kontra, Berazubin larunbatean 16:30etan.

 

Golak: 1-0 Alaitz, 1-1 Maddi, 2-1 Arra.