LIGA VASCA FEMENINA - JORNADA 9

Beasain - 1



Berriotxoa - 2




PARTIDOS 2014-2015




01 de Diciembre de 2014 - beasaingoneskak.wordpress.com

 

Bi garaipen jarraian lortu gabe

 

Azken jardunaldietan bi garaipen jarraian lortzea kostatzen zaiola Beasaini ikusi da. Asteburu honetan ere irabazten hasi arren, hiru puntuak Berriotxoak eraman ditu Igartzatik. Partida garrantzitsua zen bi taldeentzat sailkapenean non kokatu ikusteko eta jaitsiera postuei bizitasuna eman die Berriotxoako neskek, hiru puntuak eraman ondoren.

 

Lehen zatian gehiago ziren Beasaingo neskak. Jende asko biltzen zuten bizkaitarrek zela erdian eta hori baliatuz, txuri-urdinek atzetik hasi eta hegaletatik igotzen ziren. Aukera garbi batzuk izan zituzten etxekoek, eta halako batean Garazik eginiko jaurtiketa batean etxekoen gola iritsi zen; 1-0. Markagailua handitzeko aukera izan bazuten ere, ez zuten asmatu. Lehen zati honetan ez zuen lan handirik izan Naiara atezain txuri-urdinak.

 

Zelaira itzultzean ordea, beste jarrera batekin atera zen Berriotxoako taldea. Beasaingo taldean zuloak sortu zituzten eta arriskua nabari zen. Korner baten alderatzea area ertzean gelditu eta bertatik jaurtiketa bat eginez etorri zen berdinketako gola; 1-1. Emaitzari buelta eman nahi ziotela bizkaitarren nabaria zen baina ez zuten joko gehiegirik sortzen. Bigarren zatiko azken txanpara iritsi aurretik ordea, jokaldi polemiko batean, eskuarekin eraman zuen Berriotxoako jokalariak baloia, beasaindarren atean sartuz. Epaileak ez zuen ezer adierazi, eta markagailura igo zuen bizkaitarren gola; 1-2. Honez gain Beasaingo Miren Arrondo jokalariari txartel gorria atera zion zuzenean kexatzeagatik. Markagailua kontran, eta bat gutxiagorekin ezin izan zuen ezer gehiago egin Beasaingo taldeak.

 

Porrot honekin, burua igo eta aurrera jarraitzea besterik ez da gelditzen. Jarraian datozen bi partida gogorrei begiratu eta urtea lasai bukatu nahi dute txuri-urdinek. Bizkaian dituzte horretarako aukerak, ongi kokatuta dauden bi talderen aurka, Bizkerre eta Erandioko Betiko Neskak.

 

Beasain: Naiara, Maialen, Miren Arrondo, Izaro (Miren Etxebeste), Tania, Irantzu (Eider), Leire (Janire), Garazi (Ane Insausti), Uxue, Ane Muruamendiaraz eta Ainhoa.

 

Berriotxoa: Alba, Garazi, Teresa (Zorione), Iraide, Leire, Patri, Rose, Bardas (Nahia), Laura, Uxue (Milli) y Marta.

 

Goles: 1-0 Garazi, 1-1 Bardas, 1-2 Milli.

Mario Aragon Argazki albuma