LIGA VASCA FEMENINA - Jornada 9

Hernani - 2



Leioako E. - 0




PARTIDOS 2014-2015




30 de Noviembre de 2014 - hernanikoneskenfutboltaldea.wordpress.com

 

Jardunaldiko ezustekoa eman du Hernanik

 

Garaipen izugarria lortu dute astebukaera honetan Andoni Loranen neskek. Leioako Emakumeak liderra garaitu dute 2-0eko aldearekin. Golak Mara Munduate eta Enire Beain jokalarien eskutik iritsi dira. Garaipen honekin, Hernanik, menderaezinak ziren Leioako Emakumeen marka guztiak hautsi ditu.  692 egun igaro ostean, etxetik kanpo partida bat galdu dute bizkaitarrek. Argazkiak: Maddi Aldasoro

 

Lehenengo minutu biziak

 

Norgehiagoka atzerapenarekin hasi zen, izan ere, bizkaitarrek garraioarekin arazo bat izan zuten. Baina, horrek ez zuen jokalariengan eragin handirik izan. Epaileak partidaren hasiera agindu bezain laister, bi taldeek gogotsu ekin zioten lanari. Leioako Emakumeek argi erakutsi zuten, zergatik kokatzen diren sailkapenaren gailurrean. Baina, Hernaniko neskak ez ziren kikildu eta lehenengo minutuetan bizkaitarren erasoak jasan ostean, beraien jokua egiten hasi ziren.

 

Esperotako gola

 

12. minutuan iritsi zen txuriberdeen gola. Korner baten ostean, Mara Munduate jokalariak ezkerreko hankarekin gainditu zuen bizkaitarren atea. Poztasuna nagusitu zen zelaian, eta baita Zubipera hurbildu zirenen artean ere. Leioako Emakumeak, ez ziren indarrik gabe gelditu, eta golaren ostean, hegaletatik burututako jokaldiei esker, arrisku egoerak sortu zituzten. Hala ere, Hernanik bere egin zuen lehenengo zatia, eta joko ikusgarria ikusi ahal izan zen Zubipen.

 

Bigarren zatia hildo beretik

 

Atsedenaldiaren ostean ere, bi taldeek indarrez berriturik eman zioten hasiera bigarren zatiari. Tentsioa nabaria zen, izan ere, bizkaitarrek aurrelarien abiaduraz baliatuz, Maialenen atera oso azkar iristen ziren. Baina lehenengo minutu zail horiek jasan ostean, berriro ere Hernani egin zen partidaren jaun eta jabe eta nagusitasun osoz aritu ziren txuriberdeak. Joko ederra egiten aritu ziren Andoni Loranen neskak, eta hori horrela, lasaitasunaren gola iritsi zen 71.minutuan. Enire Beain jokalari gaztea izan zen behin betiko 2-0ekoa jartzearen arduraduna. Golaren ostean, bizkaitarrak burumakur jarri ziren, eta horretaz baliatu ziren etxekoak baloiaren jabe bakarra izateko.

 

Konfiantzaz gainezka

 

Oso garaipen garrantzitsua lortu dute Hernaniko neskek jardunaldi honetan. Batetik, argi erakutsi dute denboraldi honetan edozer lortzeko gai direla eta lana egiten badute etsairik ez dutela. Gainera, lortutako hiru puntuei esker sailkapenean gorantz egin dute eta gaurko partiden zain 8.postuan kokatzen dira 11 punturekin. Datorren astean, Tolosara bidaiatu beharko dute txuriberdeek. Aste honetan lortutako konfiantzaz baliatuko dira Andoni Loranen neskak derbi gipuzkoarra bere egiteko. Hori bai, oraindik ez dago ezer lortuta, eta astean zehar lan handia egin beharko dute hiru puntuak lortu ahal izateko.

Maddi Aldasoro Argazkiak
Leioako Emakumeak Argazkiak
Noski Sky Video